• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Opinions > naiarabernal > Ekosistema zoroena

Ekosistema zoroena

Sozializatu, berba in, eztabaidatu, haserretu, gozatu, defendatu, erasotu, dastatu eta dantzatu. Esnatu, lokartu, koskortu, gazi zahartu eta goxo gaztetu, bizkor berpiztu eta astiro hil. Inoiz maitemindu eta noizbait maitepoztu. Komunean kopa odolustu, konpresa aldatu edo tanpaxari tira. Metro karratu batean zenbat pekatu kabitzen dira?  Marrak beste akaso. Malko itsuak bota eta jaso. Taburetea lapurtu, izotza apurtu eta ez beti mozkortu. Konplizeak, etsaiak eta txakurrak identifikatu. Sua eskatu, sua piztu, sua eman eta hartu. Ahulezia, nekea eta desira ke artean izkutatu. Alkolaren festan kanutoa disimulatu.

Begiradei ekin eta begi hutsak ekidin. Kamareroa zain, bezeroari kasu egin eta zer nahi duen jakin. Biak errotik ero, zenbait kasutan bero, ikusiko da gero. Zuri kopan ta zuei pitxarrean (psikoanalistaren paperean). Kode sekretuan, oliba bi platerean. Aitu, entzun arren, abestiarekin akordatzen? Noski kamarada! Giroa izan da ala gu aldatu gara?

Musikak mara-mara darrai. Argazkiak, hitzaldiak eta dokumentalak ere bai, artea eta kulturaz blai. Belaunaldien arteko topaleku eta jai. Sukaldariak lainotsu, pintxoak eguzkitsu, jatun voyeuren paradisu. Garbitzaileak klandestino, parranda hondarren testigu. Ilunak edo argiagoak, betiere telebista bakoak, musikan iaioak eta aukeran auzokoak. Bizidunon eta eremuen elkarren arteko harremanek osatzen duten sistema biologikoa, ekosistema inperfektu bezain bizigarrienetakoa.

Bilerak luzatu, burmuinak estutu, mingainak hustu eta utopiak puztu. Kartelak itsatsi, besteak kuxkuxeatu, pegatak kolekzionatu, txanponak itxulapikoratu eta presoak zenbatu. Egunkaria aukeratu edo dagoenarekin konformatu. Titularrak irentsi, porrotak ito, garaipenean sinetsi eta itxaropenak gonbito.

Gizonen lurralde historiko, histeriken konkista berebiziko. Eremu publikoetan legez zakilak ohiko, lasai, ezer ez da betirako. Ahalduntze eta bortxaketen testigu, bizitzak gogor irakatsi digu. Akelarre alkolikoan bidaide, askatasun egarria gure alde. Proletarioaren proletarioa izatea ez baita debalde.

Langileon urrezko kaiola, zurrutak horrela dio: sufrimenduari adio, ezerk ez du axola! Baina ardoari odola dario, barra baten zenbat lekzio, beste hain beste bizio. Atxurrak bejondeiola! Zapalduon exilio eta opio, anestesia bedeinkapen eta madarikazio. Kalekume desjabetuon ekosistema-nazio. Askoren ogibide, zanpatuon ihesbide,  esplotazio eredu ere bai, zapalketen arnas gune nolanahi, bizipozaren erregai. Tabernak nonahi.

Esateko ditugunak berandu iristen direlako gehiegitan eta ekintzak gehienetan, horrela diot. Kontraesan guztien gainetik eta alienazioa guztien azpitik, maite baititut maite, taberna zuloak, garitoak eta antroak, mota (ia) guztietakoak.

Naiara Bernal

  • Naiara Bernal: Ekosistema zoroena
    00:03:51
    26  0 0

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
Edit

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

← Eskolak hobetu nahi baina…
Omilia →

Avatar photo
Naiara Bernal

Suscribe to Naiara Bernal's Opinions

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT