“Alda dezagun sistema” -Bego Ozaeta-
Alda dezagun sistema!!
Egunon!
Osteguna da jada eta asteburu polita daukagu aurrean. Alde batetik Gasteizko
alkatearentzat hiriko ekitaldi ez den “Okupatu Gasteiz”. Beste aldetik Alternatiba Baionan.
Hau bai omen da “un evento de ciudad”. “Alda dezagun sistema, ez klima” lelopean
Baiona okupatuko dute hamaika ekitaldi eta hitzaldiekin Alternatiba ekintza berriro lau
urte ostean Baionara bueltatu dela ospatzeko, hamaika herrialdetan beste hainbeste
Alternatiba ospatu ondoan, Bilbo eta Iruñakoak barru.
Sistema kapitalista honentzako Gaztetxearen edo Halabediren urteurrena ez dira hiriak
ospatzeko nahikoa, klima aldaketaren salhaketa bai ostera. Klima modan izango da ba?
Sistema honi aldaketa klimatikoa eta atzetik dakarrena (uholdeak, ur falta, herri askotako
basamortutzea, migrazio klimatikoak, gudak…) teorian asko axola zaio. Horretarako
nagusiak bildu omen ziren eta kop.XXI sinatu zuten. Teorian kontaminazioa murrizteko
eta aldaketa klimatikoa baretzeko. Hori dana bete ezkero, Lurreko tenperatura 3 gradu
“bakarrik” igoko da. Euskal Herria tropikala benetan izango gara!! Nere ustez, produkzio
eta kontsumo sistema ez ba dugu aldatzen, gutxi aldatuko dugu, edo ezer ez.
Hau da sistema Kapitalista eroak proposatzen duena. Berriz, Baionan beste eredu bat
proposatuko dute, hau bai, tenperatura 1,5 gradu igotzeko. Bai klimatiko eta bai arlo
sozialean ba daukagu alternatibak. Hau da asteburu honetan Baionan eta Gasteizen
erakutsiko dena. Irten kalera, okupatu Gasteiz edo Baiona, kale guztiak bete, Alternatibak
badaude ta. Sistemari esan ozenki: Ez dugu gizarte ero hau nahi, Alda dezagun sistema,
posible da!
Hurrengo baten komentatuko dugu Alternatiba eta Okupatu noraino heldu diren eta ea
zedozer aldatu dugu gure hirietan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!