Greba mugagabea egingo dute AMVISAko langileek
AMVISAko erabiltzaileentzako arreta zerbitzua publifikatuko dute eta bertako sei langile kaleratuko dituzte erabaki horretan ez dutelako subrogazioa aintzat hartu. Egoera horren aurrean ELAk greba mugagabea deitu du urtarrilaren 21erako.

Argazkia: ELA
Urtarrilaren bederatzian erabaki zuen AMVISAko administrazio kontseiluak Gasteizko Udaleko herritarrentzako arreta zerbitzua publifikatzea. Erabaki hori EAJ, PSE eta EH Bilduren bozkekin hartu dute. Erabaki horretan ordea ez da urteetan zehar zerbitzu horretan lan egin duten langileen subrogazioa aurreikusten. Horren ondorioz, sei langile kaleratuko dituzte. Egoera horren aurrean ELAk greba mugagabea deitu du urtarrilaren 21etik aurrera.
AMVISAko herritarrentzako arreta zerbitzuak urteak daramatza azpikontratatuta Zerbitzu horretan erabiltzaileei lehen arreta egiten zaie eta ELAk salatu du lan hauek “prekarizatutako lanak direla” azpikontratazio horren ondorioz. Pasa den urtean hiru hilabeteko greba egin zuten langileek beraien lan baldintzak hobetzeko.
ELAk azaldu du ados dagoela zerbitzua publiko egitearekin baina langileen eskubideak errespetatuz egin behar dela. Adierazi nahi izan dute “azpikontratazioa erabaki politikoa dela eta publifikazioa kaleratzerik gabe egitea ere erabaki politiko bat dela”. Bide beretik hitz egin du Elkarrekin Gasteizek, Prentsa ohar batean azaldu dute “udalak langileak subrogatzeko betebeharra duela, Langileen Estatutuaren 44. artikuluak eta 2001/23/EE Europako Zuzentarauak jasotzen duen bezala”. ELAk Udal Gobernuari eta EH Bilduri haien jarrera berriz aztertu eta egungo plantillaren subrogazioa bermatzeko eskatu die, Estatuko eta Europako legediak ezartzen duen bezala.
Elkarrekinek erabaki hau “hiru hilabetez greba mugagabean egon diren langileak zigortzeko aprobetxatu dutela” esan du, eta hartutako erabakia politikoa dela “argudio tekniko guztiz eztabaidagarriak” erabiliz. Elkarrikinetik uste dute erabaki horrek iruzurrezko kaleratzea dakarrela, eta auzi honek epaitegietan bukatuko duela.
Gaur goizean AMVISAk ez die azpikontratatutako langileei haien lanpostuetara sartzen utzi. ELAk azaldu duenez “gertatzen ari dena onartezina da eta zerikusi gutxi du hiriko zerbitzuak publiko egiteko helburuarekin”. Sindikatuaren iritziz “ AMVISAren asmo bakarra plantillarekin amaitzea izan da”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
