Gasteizko Txosnetako kanta entzungai dago
Joselu Anayak, Dupla, ETSko Iñigo Etxezarreta eta Korrontziko Agus Barandiaranen artean sortu dute, eta atzo, ostegunez, aurkeztu zuten Adurtzako jaietan.
“Etorri gugana!” dio Gasteizko Txosnetako kantak, GTX izenburupean entzungai dagoena gaurtik aurrera plataforma digitaletan. 2023ko Gasteizko Jaien harira bildu dira Dupla, Joselu Anayak, ETSko Iñigo eta Korrontzi taldeko Agus, eta beste artista batzuen laguntza ere izan dute kanta aurrera ateratzeko, esaterako Leire Betolaza edo Hekthorfolk.
Atzo, ekainaren 15ean, Adurtzako jaietan izan zen esklusiban entzuteko aukera, kantuan parte hartu duten artistek zuzeneko emanaldia eman baitzuten Adurtzako Txosnagunean, Cauce de los Molinos kaleko parkinean. Dozenaka pertsonak entzun ahal izan zuten bertan kantua, eta musikarien beste kanta batzuekin bete zuten arratsaldea. Gaurtik aurrera txosnetako abestia plataforma digitaletan ere badago eskuragarri.
Aurten abuztuaren 3tik 9ra egongo dira zabalik Gasteizko Txosnak, eta egitarau oparoa antolatu dute zazpi egunetarako. Abestia hemen duzue entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!