• NOR GARA
  • DENDA
  • TABERNA
  • KONTAKTUA
  • SARRERA
  • Egin Zaitez
    Bazkide!
Hala Bedi
Hala Bedi > Besteak > Etxegabeen arazoa salatzeko kanpaldia egingo dute gaur

Etxegabeen arazoa salatzeko kanpaldia egingo dute gaur

 10 maiatza, 2019  Erredakzioa InBesteak  Iruzkinak desaktibatuta daude Etxegabeen arazoa salatzeko kanpaldia egingo dute gaur sarreran

Ostiralean hasiko da, 20:30ean, eta larunbatean egingo duten agerraldi batekin amaituko da.

Etxegabeen arazoa salatzeko kanpaldia egingo dute gaur

Gasteizko Eskubide Sozialean Aldeko Plataformak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba taldeak asanblada ireki bat burutu zuten apirilean Inor ez etxerik gabe eta etxerik ez inor gabe izeneko manifestua sinatzeko. Horretaz gain, epe motzera mobilizazioekin hasteko konpromisoa hartu zuten eta iritsi da lehenengo deialdia.

Maiatzaren 10ean, 20:30ean hasita, kanpaldia egingo dute Plaza Berrian hurrengo eguneko 11:00ak arte. Gasteizen inor ez kalegorrian leloa duen ekimenak, eragile eta sindikatu ezberdinen babesa jaso du: Salhaketa, PDS, Kaleratzeak Stop Araba, OEE Araba, GES, Argilan-ESK, Elkartzen Alde Zaharra, CEAR Euskadi, ADRA fundazioa, ASVE, Errekaleor Bizirik!, ELA, LAB, ESK eta STEILAS.

Manifestua sinatu duten mugimendu sozial eta eragileek, Arabako jendarteari eta bereziki gasteiztarrei helarazi nahi diete etxegabeen arazoarekin duten kezka. “Gure lurraldean, kalean lo egitera behartuta dauden pertsona asko daude, etxebizitzarik ez dutelako edo lo egiteko eta bizitza duina aurrera eraman ahal izateko beharrezkoa den babeslekurik ez dutelako”.

Salatu dutenez, pertsona hauek behar duten arreta zerbitzua ez dute jasotzen. “Espekulatzaile, putre fondo, banku edo instituzio publikoek etxebizitza negozio bat balitz bezala tratatzen dute eta etxebizitza eskubidea denontzako eskubidea izan ez dadin aktiboki kolaboratzen dute”.

Etxebizitzaren garestitzea eta espekulazio mota guztiak salatzen dituzte manifestuan eta bereziki alokairuko etxebizitzari dagozkionak: “Neurrigabeko prezioak eta gehiegizkoak zein diskriminatzaileak diren klausulak. Era berean, baliabide gutxiko eta premia egoeran dauden pertsonen etxegabetze kasuen igoerak kezkatzen gaitu”.

Maila berean, etxebizitza edo logela baten bila dabilen jendeak topatzen dituen zailtasunak izan dituzte gogoan, “bereziki arrazagatik edo jatorriagatik edo adingabeak kargura izateagatik”.

Egitaraua, orduz-ordu

20:30 | Plaza Berrian elkartzea.
21:00 | Batzar informatibo irekia.
22:00 | Afari herrikoi autogestionatua. Musikariak, antzerkilariak… Eskatu dituzte antolakuntzatik.
Lo egitera.
09:00 | Gosaria.
11:00 | Prentsaurrekoa eta adierazpenaren irakurketa.

Hala Bedi babestu nahi duzu?

Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.

Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.

Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!

¿Quieres apoyar a Hala Bedi?

En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.

Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.

Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!

EGIN ZAITEZ HALABELARRI
  • "Merkantzia batek edo bono bankario batzuk pertsonek baino gehiago balio dute, jabetza pribatua sakratua da"
Edit
← [:es]Año 98: el “pinchazo” de las cloacas del Estado a la Izquierda Abertzale en Gasteiz
Maialen Martinez de Marigorta (Salhaketa): “Ez daukagu ia informazioarik espetxe barruan gertatzen denarena, ez dago gardentasunik” →

HALA BEDI IRRATIA

Bueno Monreal, 16 – Behea
01001 – Gasteiz – Araba

Telefonoa: 945 12 88 55 / 945 12 14 88

Erantzungailua: 945 12 09 89

LAGUNTZAILEAK

Creative Commons-en baimena   2018 Gure eduki guztiak Creative Commons Aitortu 4.0 Nazioartekoa Baimen baten mende daude.
 
 
Web gune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigatzailea hobetzeko. Konforme zagozela asumitzen dugu, bestela desaktibatu ditzakezu. OnartuUkatu Irakurri gehiago
Pribatasun eta Cookie Politika

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT