Valdor eta Martinez de Aguirreren kontrako eskaerei eutsi die fiskaltzak
4 urteko eta 6 hilabeteko espetxe zigorrak daude eskaeren artean. Bigarren saioan, lehenengoan bezala, akusazioaren frogak hankaz gora jarri dituzte ertzainek eta lekukoek.
Xabi Valdor eta Ander Martinez de Aguirreren aurkako epaiketa amaitu da azaroaren 28an. Fiskaltzak, eskaera guztiak mantendu ditu: 4 urte eta 6 hilabeteko espetxe eskaera gazte bakoitzari. Hori gutxi balitz, 3.581€-ko isuna eskatzen diete, 5.000€-ko fiantzarekin batera -fiantzaren kopuru hau kendu diete jada-.
Valdor eta Martinez de Aguirreren abokatuak bi gazteen absoluzioa eskatu du, froga guztiak hankaz gora jarri zituztelako ertzainek beraiek. Orain, datozen asteetan espero da sententzia.
Akusazioaren etengabeko kontraesanak
Azaroaren 13an, epaiketaren lehenengo saioan, Ertzainen kontraesanak izan ziren protagonistak saioan. Hauetako batzuk Valdorrek eta Martinez de Aguirrek erresistentzia jarri zutela adierazi zuten, beste batzuek, ez, ez zituztela lurrera bota behar izan atxilotzeko.
Koherentzia eza nagusi izan zen momentu oro. Ertzainetako batek, atxiloketa unean, ez zuen kimiko usainik inondik inora ere aipatu; orain bai, ordea. Salfuman bola batzuk ere izan zituzten etengabe hizpide. Bola horiengatik galdetu zute epaileak eta abokatuak. Ertzainek ez zekiten non zeuden.
Akusazioko beste batek, adibidez, aurrekoaren hipotesi nagusia hankaz gora jarri zuen. 4. ertzainak motorra azkar eta argirik gabe zihoala esan zuen: “Soinuaren bitartez entzun genuen dena”. 5. ertzainak, aldiz: “Ziztu bizian zetorren motorra”.
Epaileak, esaldi berdina errepikatu zien behin eta berriz ertzainei: “Aurrekoek ez dute hori esan”.
Akusazioko lekuko batek, ez zuen deklaratu, “arrazoi pertsonalengatik”. Azaroaren 28an, aldiz, bere txanda izan da. Honek, ez du ezer berezirik aipatu -6.pisu batetik ikusi omen zituen Valdor eta Martinez de Aguirre- eta ezin izan du ezer zehaztu.
Kasuaren azalpena
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!