Gasteizko Udalak ez du komun eramangarririk jarriko auzoetako jaietan, jai batzordeen eskaerari entzungor eginez
Arana, Judimendi, Adurtza, Txago, San Kristobal, Lakuarriaga, Abetxuko-Mikelin, Zaramaga, Zabalgana, Zaharraz Harro eta Salburuako jai batzordeek komun eramangarriak jartzeko beharra helarazi zioten iaz Gasteizko Udalari, zikinkeria eta espazio ez seguruak saihesteko. Osoko bilkurara ere eraman zuten, eta gehiengoak alde bozkatu zuen arren, Udalak ezezkoa eman die orain.
Joan den urteko maiatzean komun kimiko eramangarriak instalatzeko eskatu zioten Gasteizko Udalari Arana, Judimendi, Adurtza, Txago, San Kristobal, Lakuarriaga, Abetxuko-Mikelin, Zaramaga, Zabalgana, Zaharraz Harro eta Salburuako jai batzordeek. Zikinkeria ekidin nahi zuten (jendeak kalean egin ohi baitu txiza, komunik ezean) eta «emakumeak* seguruak ez diren lekuetara joan behar izatea saihestu«.
Auzo elkarteek agerraldi bateratu batean azaldu dutenez, idatziz eskatu zioten dagokion saileko teknikari arduradunari eta Udal Batzordeari. Ez zuten erantzunik jaso eta Osoko Bilkurara jotzea erabaki zuten. Gehiengoak aldeko botoa eman zuen bilkuran, eta gainontzekoek abstentziora jo. «Hala ere, ez dute komunik jarriko, bozketa horretan ebatzitakoa derrigor bete behar ez dutela argudiatuz», salatu dute.
Udalari eta, zehazki, Urtaranen gobernuari egotzi diote osoko bilkurak hiriko auzo elkarteek aurkeztutako mozio bat onartu eta hori ez betetzea, arrazoirik gabe. Areago, uste dute ez diola erantzunik eman urte bete lehenago hartutako konpromisoari.
Jai eredu parte hartzaileekiko Udalaren jarrera
«Horrek zehazten du zein den gure hiriko EAJko eta PSOEko gobernuen jarrera herri-txandaren, herritarren parte-hartzearen, osoko bilkuraren konpromisoaren eta auzoetan egiten dugunaren balorazioaren aurrean«, gehitu dute.
Izan ere, Gasteizko auzoetako jaiak «auzo horietako eta hiri osoko bizilagunen topagune» direla berretsi dute jai batzordeetako kideek: «kalitate handiko jardueraz betetako datak dira, ilusioz beteriko boluntarioek antolatuak, baliabide gutxirekin«. Jaiek hiria aberasten eta gizarte kohesioa pizten dutela gogorarazi dute, eta ahotsa eman hiriaren periferian bizi diren pertsonei.
Jai horiek arrakastaz egin daitezen, urte osoan zehar egiten dute lan boluntarioa. Askoren artean, jaiak kalitatezkoak eta seguruan izateko aspalditik lantzen ari diren alderdi bat da txiza egiteko komunena, azpimarratu dutenez.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!