Aitana (Ekida): «Gure nahia ikuspegi memorialistarekin apurtzea da»
Ekida arte ekimen sozialistatik murala egin dute Zaramagan "1976ko martxoaren 3an Gasteizen sarraskitutako langileen omenez."
Erlojuaren kontrako borroka izan den arren, M3an aldarrikatzen dutena aurretiaz argi izanda, hau nola irudikatu izan da Ekida arte ekimen sozialistatik izan duten erronka bakarra. Esku askok parte hartu dutela kontatu digu Ekidako kidea den Aitanak, 20 bat lagun muralean eta beste hainbat materiala, jatekoa eta beharrezkoak ziren beste kontuekin laguntzen.
4×7 metroko tamaina duen Zaramaga auzoko bi pareta hauetan, «indar antagonisten arteko kontrastea» islatu nahi izan dute. «Pareta baten gris bat dago eta bestean klase antolakuntzaren ondorioz irekitako borroka batzuk.» Bineten bidez irudikatu dituzte borrokak, bederatzi binetetan zehazki. Lehenengoan M3ko esperientziak, hurrengoetan gaur egungo hainbat borroka, eta baita etorkizun hurbilekoak ere. Azkenengo laukian ez da ezer ageri, honen azalpena eman digu Aitanak: «azkenengo bineta hutsik utzi dugu erakusteko ikusleari etorkizuna idazteke dagoela.»
Maiz M3a iraganeko kontu bat izango balitz bezala ikusten dela seinalatu du Aitanak, baina Ekidatik «ikuspegi memorialista » horrekin apurtu nahi dute. «Langile mugimenduek irekitako esperientziei» begiratu, autokritika egin eta borroka hauek gaurkotzea dira M3an mugimendu sozialistatik kalera ateratzen dituzten aldarrietako batzuk Aitanaren hitzetan, «atzoko eta gaurko borrokaz langile boterea eraikiz.»
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!