SEA patronalaren «jarrera inmobilistaren» aurrean, mobilizatzeko beharra azpimarratu du LAB sindikatuak
LABek salatu duenez, SEAk estatuko hitzarmena Arabara ekarri eta soldata igoera eskasak adostu nahi ditu.
Ekainaren 5ean, asteazkenean, Arabako metalgintzako mahai negoziatzailea bildu zen eta bertan, LAB sindikatuak salatu duenez, sailkapen profesionala eta soldatak izan zituzten hizpide besterik ez. «SEAren jarrera argia izan zen: estatuko hitzarmena gurera ekarri eta soldata igoera eskasak adostea, 2018ko urtea ezabatuz».
Sailkapen profesionalari dagokionez, SEAk sailkapen berri bat proposatu zuen Arabako Metalerako, talde profesionalak ezarriz. «Proposamen hori Estatuko metalgintzako hitzarmenean
agertzen den berdina da, zaharkituta gelditu diren mailak mantentzen dituena eta langileentzat inolako hobekuntza ekonomikorik suposatzen ez dituena».
Bestalde, 2018rako ez duela inongo soldata igoerarik aurreikusten berretsi zuen SEAk, eta hurrengo urteetarako igoerak bere horretan mantentzen dituela. Modu berean, lanaldia ezin dela jaitsi adierazi zuen patronalak -1.735 ordukoa da, Euskal Herriko metalgintza hitzarmenen arteko altuena-. Sindikatuaren esanetan, patronalak ez zuen onartu hau subrogazioa hitzarmenean jasotzea.
Horren aurrean, LABek argi eta garbi azpimarratu nahi izan du aktibazioaren eta mobilizazioaren beharra eta norabide horretan, hurrengo asteetan mobilizatzeko prestutasuna agertu dute, sektoreko beharrei erantzungo dien hitzarmena lortzeko helburuarekin.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!