Ibil Bedi, Broken Brothers Brass Band, Rotten XIII eta beste asko Gasteizko Txosnetan
Sei egun, zortzi txosna, hiru karpa, lau oholtza, txosnisari bat eta 38 kontzertu. Lelo horrekin ekin diote Gasteizko Txosnek jaietan kontzertuak emango dituzten taldeen izenak publiko egiteari. Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatuko dira, eta txosnak egongo dira bi urteren ondoren.