Iturrietako mendietan eraiki zuten 82 metroko dorre meteorologikoa bota dute
Erorita agertu da gaur goizaldean, urtarrilak 10, Arraia-Maeztuko Onraita herrian zegoen 82 metortako dorre meteorologikoa. Udalak ingurumen-inpaktu ebaluazioa egin gabe altxatu zuen dorrea eta herritarren haserrea piztu zuen. Lautadako herrietan Iturrietako mendien aldeko asanbladak sortu dituzte.
Azaroan abiatu zituzten Onraita herrian 82 metroko dorre meteorologiko bat jartzeko lanak. Arraia-Maeztuko udalak dekretu bidez baimendu zuen dorrea altxatzea aurretik inongo ingurumen ebaluaziorik burutu gabe. Gaur goizaldean erorita agertu da dorre meteorologikoa.
Obrak abiatu zirenean lanen obren berehalako etetea eskatu zuten talde ekologistek, honek ingurumenean eragin ditzazkeen kalteen gaineko ebaluazio txostena osatua izan arte. Dorrea interes ekologiko handiko leku batean jarria zegoen, Kontserbaziorako Babes Bereziko enklabean. Natura 2000 Sarearen baitan, babestutako eremu bezala dago katalogatuta zonaldea, bertako akuiferoek duten kalteberatasuna dela eta.
Lautadako hainbat herritan asanbladak antolatu dituzte proiektuaren etetea eskatzeko. Agurainen gaur bertan egingo dute lehenengo asanblada irekia, 18:00etan udaletxean. EH Bilduk ere nraitako dorrearen obra lizentzia baliogabetzea eta lanak gelditzea eskatu zuen Arabako Batzar Nagusietan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!