Okupazioaren aurkako neurri berriari ezetz esan diote Gasteizen, hainbat Gaztetxek eta kolektibok deitutako elkarretatzean
Gaur, behin betiko bozkatuko da okupazioaren aurkako lege-aldaketa kongresuan. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren aurrean elkarretaratzea egin dute hainbat Gaztetxeetako kideek; aldarrikatu dute "okupazioaren aurkako kriminalizazio oro gelditzea, eta okupazioaren aurkako neurri konkretu honi ezezkoa bozkatzea."
Azaroaren 14an proposatu zuen EAJak, Espainiako Diputatuen Kongresuan, okupazioaren aurkako neurri berria. Hainbat alderdiren babesa jaso zuen alderdi jeltzalearen proposamenak: UPN, CC, PP, ERC, Junts eta EH Bilduk bozkatu zuten neurriaren alde.
50etik gora eragilek, Euskal Herriko hainbat Gaztetxe, espazio eta gazte asanbladek, egin zuten bat atzoko mobilizazioan. Ez da lehen aldia okupazioaren kriminalizazioa helburu duen lege aldaketa honen aurka egiten dutela. Pasa den azaroaren 22an egin zuten lehenengo agerraldia, kongresuan neurria aurkeztu eta zortzi egunera.
Atzo, neurri berri hau onartzearen bi ondorio nagusi seinalatu zituzten. Batetik, «okupazioa epaiketa bizkorrez» epaitzea; modu horretan, «jabe handi eta ertainen interesak» babestuko bai dira. Aldi berean, «klase desjabetuak etxebizitza eskubidea asetzeko edota antolakuntzarako espazioetarako sarbiderako aukera» galduko dutela salatu dute.
Bigarren ondorioari dagokionez, adierazi zuten «okupazioaren gaia faxismoak darabilen gai nagusietakoa» dela. Faxismoak egungo ezegonkortasunaren erruduntzat «langile klasearen kapa kolpatuena» hartu eta «okuparen figura estigmatizatu» bat zabaltzen dutela salatu dute elkarretaratzean.
Neurriaren alde bozkatu duten alderdi oro seinalatu zuten erantzuletzat. Egoera honen aurrean beharrezkoa ikusi dute «okupazioaren aurkako ofentsibaren ondorioak pairatuko ditugunok gure kabuz antolatzea eta okupazioaren kontrako kriminalizazioa borrokatzea.»
Hona hemen mobilizazioan bat egin duten seinalatzaileen zerrenda:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!