Manifestazioa egingo dute ostegunean Laminaciones Arreguiko langileek
Iragan astean burutu zituzten lanuzteei segida emanez, "enpleguaren defentsan" mobilizazioak burutuko dituzte Laminaciones Arregui enpresako langileek otsailaren 20an.
Astebete baino gehiago eman dute Laminaciones Arregui enpresako langileek lanuzte partzialak burutzen, zuzendaritzak plantilla murrizteko asmoa eteteko helburuarekin.
Orain urrats berri bat emango dute mobilizazioetan eta otsailaren 20an, osteguna, Gasteizko kaleetara aterako dira. Manifestazioa deitu dute arratsaldeko 19:00etan Bilbo Plazatik abiatuta. Aurretik, goizeko 11:20etan, elkarretaratzea egingo dute Donostia kalean, Eusko Jaurlaritzaren aurrean.
Enplegua suntsitzeko mehatxua
Plantilla murrizteko kaleratzeen aurrean alternatibak bilatzeko negoziazioak bukatutzat eman zituen Laminaciones Arreguiko zuzendaritzak, Arabako lantegiaren etorkizuna kinka larrian jarriz.
Eusko jaurlaritzaren, Lan Zuzendaritzaren eta Lan Delegaritzaren bitartekaritzarekin abiatu zituzten negoziazioak. Hasiera batean enpresak planteatutako kaleratzeen aurrean neurri alternatiboak bultzatzeko konpromisoa hartu bazuen ere konpromiso hori zalantzan jarri du Enpresa Batzordeak. Zuzendaritzaren azken mugimenduek langileen susmoak baieztatzen dituzte.
Beste hainbat irregulartasunen artean 52.d artikulua aplikatuz gaixo egon izanagatik beste hiru langile kaleratzeko mehatxua jaso dute. Langile ordezkarien iritziz: «Zuzendaritzak uko egin dio enpleguaren suntsitzea saihesteko formulak bilatzeko aukerari. Hortaz, edozein momentutan langileak kaleratu ditzake.
2012. urtean izandako eszenatokira batera bidean daudela ohartarazi dute langileek. Urte hartan enpresak kaleratze kolektiboak jasotzen zituen ERE bat planteatu zuen. ERE hori baliogabetuta geratu eta lan gatazka «oso gogor» bat abiatu zen. zazpi urteren ostean enpresak kaleratzeei heldu nahi die berriro Gasteizko eta Urbinako fabriken etorkizuna bermatu gabe.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!