«Maite duzuna zaindu ezazu» kanpainaren baitako hirugarren mendi irteera egingo dute larunbatean, Jesuri mendira
Udan hasi zen mendi irteeren programazioa eta udazkenera arte luzatuko da. Bost txango eta manifestazioa antolatu dituzte, mendietako naturguneak babesteko zentral eolikoen kalteen aurrean.
Arabako Mendiak Askek mendi ibilbideak antolatu ditu aurten ere, enpresa energetiko batzuek zentral eolikoak jartzeko aukeratu dituzten mendietan. «Maite duzuna zaindu ezazu» kanpainaren baitan egingo dira txangoak, eta espazioak defendatzeko kontzientzia sortzea dute helburu.
Udan hasi zen mendi irteeren programazioa eta udazkenera arte luzatuko da. Uztailaren 23an egin zuten lehen irteera, Aramaion, eta abuztuaren 20an bigarrena, Azazetan.
Irailaren 10ean, larunbata, izango da hirugarren irteera, Jesuri mendira. Bi ibilbide egiteko aukera egongo da bertaratzen direnentzako. Goizeko 10:00etan hasiko dira biak ere, Zubiaurretik (Orozko) bata, eta Laudioko Herriko Plazatik bigarrena.
Zubiaur plazan hasten direnak Sta Marinatik igaroko dira Jesurira bidean. 12 kilometro eta 600 metroko desnibeleko ibilbidea egingo dute. Laudiotik ekiten diotenek Elorritxuganetik egingo dute bidea, 17 kilometro eta 850 metroko desnibelekoa.
Irailaren 24an eta urriaren 29an izango dira hurrengo bi txangoak; Orozkon, Kantoblankon eta Amurrion, hurrenez hurren. Dinamikari amaiera emateko, kontzentrazioa deitu dute Gasteizen azaroaren 26an.
«Mendiak ez daude salgai!»
2021eko udan ere mendi ibilbide ugari egin zituzten «empresa transnazionalek baliabide naturalak ustiatuz eta biodibertsitatea arriskuan jarriz, bereganatu nahi dituzten mendiak ezagutarazteko, ezagutzen ez dena ezin baita defendatu». Aurtengo kanpainarekin jarraipena emango diote dinamika horri.
Arabako Mendiak Askek ohartarazi du zentral eolikoak bezalako megaproiektuek «eskrupulurik gabeko konpainien epe laburreko interesei» egiten diela soilik mesede, biosfera suntsituz eta, horrela, bizitzarako beharrezko baldintzak ere bai, krisi ekolosoziala areagotuz.
Kolektiboak uste du naturguneen zaintza «gizartearen agindua» dela, eta agintari zein komunikabideek arduraz jokatu behar dutela: «Sortuko lituzketen afekzioen errealitatea ezin da ukatu, eta beharrezkoa da ebidentzia hori gizarte-mailan horrela tratatzea, eztabaida aldez aurretik erosita egon ez dadin eta etorkizunari begiratzeko gai izan gaitezen, bizitzaren kontserbazioarekin maila guztietan konprometituz».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!