Maiatzaren 6ko herri-galdeketari begira beroketa lanak
Aiaraldeko herri ezberdinetako biztanleek Oletako trikuharrian elkarretaratzea egin dute; Zuian, aldiz, maiatzaren 6ko galdeketan egongo ez diren herritarrek bozkatu dute jada; Gasteizen spot parte hartzailea grabatu dute asteburu guztian zehar. 33.500 arabar daude deituta maiatzaren 6ko herri galdeketetan parte hartzera.
Arabako zazpi herri ezberdinetako biztanleak daude deituta maiatzaren 6an Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketan parte hartzera: Aiaraldeko bost herri ezberdin -Artziniega, Aiara, Amurrio, Okondo eta Laudio-, Zuia eta Zigoitia.
Aiaraldeko herri galdeketan, guztira, 30.000 lagun baino gehiago daude deituta bozkatzera. Artziniegan, Aiaran, Amurrion, Okondon eta Laudion bozkatuko dute. Gorbeialdean, bi bozkaketa ezberdin egongo dira. Aramaio, Otxandio, Urkabustaiz eta Legutioko herri galdeketen ostean, Zuia eta Zigoitiaren txanda izango da maiatzaren 6an. Zuian, ia 2.000 lagun daude deituta hauteslekuetara (1.950); Zigoitian, aldiz, 1.500 herritar.
Egun gutxi, beraz, egun historikorako. Hori dela eta, azken asteetako beroketa lanek ez dute etenik. Horren adierazle apirilaren 22ko ekimen ezberdinak. Aiaraldean, adibidez, 200 lagun inguru bildu ziren Oletako trikuharrian, zutabe ezberdinak herri ezberdinetatik abiatu ostean. Herri-galdeketak antolatzeko abiapuntutzat hartu zituzten hauek. (Ikusi Aiaraldea.eus-ek egindako laburpen bideoa)
Zuian, aldiz, maiatzaren 6ko herri-galdeketan egongo ezingo duten herritarrei bozkatzeko aukera eman zien Gure Esku Dagok Murgian. Bozkatzeko erabili zuten hautesontzia, urriaren 1ean Katalunian erabilitako bat izan zen.
Galderak, definituta
Aiaraldeko herrietan egingo duten galdera definituta dago. Eskualdeko bost herri ezberdinetan galdera berdina adostu dute: “Nahi duzu gure geroa erabakitzeko eskubidea erabili, muga bakarra Euskal Herriko herritarron borondate aske eta demokratikoa izanik?”.
Zuian, aldiz, herriko perspektiba izango dute kontutan: “Zuia gisa, izan nahi duzu Euskal Herri burujabe bateko herritarra?”.
Zigoitian, martxoaren 21ean erabaki zuten galdera, asanblada ireki batean: “Zigoitiar biztanle izanik, nahi al duzu libreki Euskal Herriko etorkizuna erabaki?”.
Orain arteko parte hartze altuena, Aramaion
Euskal Herriko gainontzeko herrialdeekin alderatuta, galdeketa gutxiago egin dira Araban. Hala ere, oso parte hartze altua izan dute hauek. Aramaion, adibidez, 2016ko ekainean egindako galdeketak %51,24ko parte hartzea izan zuen; Otxandion, 2017ko azaroan egindakoak %46,98a; Urkabustaizen, 2017ko maiatzekoak %36,21ekoa; eta Legution, Urkabustaizen egun berean egindakoak %32,29a.
Giza-katea begibistan
Gure Esku Dago Gasteizek ekainaren 10a bitartean hiriburuan aurrera eramango duen plangintza aurkeztu zuen. Zehaztu zutenez, Gasteizko kilometroak betetzeko, 5.000 lagun behar dira eta bertan izena ematerako bost euro ordaindu beharko dira, zapi bat jasoz horren trukean. “Ziur gaude erronka beteko dugula”, adierazi zuten.
“Herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea dugu. Horregatik, ekainaren 10ean berriro egingo dugu”. Etorkizunari “eskua emateko” erronka beharrezkoa dela uste dute eta ekainaren 10a horretarako aukera izango dela zehaztu dute.
Asteburuan, spot parte-hartzaile bat grabatu dute hiriburuko leu ezberdinetan: Alde Zaharra, Salburua eta Txagorritxu. Hurrengo egunetan egongo da ikusgai.
Gasteizko #GizaKatea spot grabaketaren lehengo saioa amaitua.
Eskerrik asko guzti-guztioi.
16:30etan Txagoko saioa hasikoa da
La primera sesión de la grabación del spot para la #GizaKatea terminada.
Muchas gracias a todas.
A las 16:30 la sesión de Txagorritxu.
@GureEskuDago pic.twitter.com/5YQ3F2UhFL— Gure Esku Gasteiz (@GureEskuDagoGas) April 21, 2018
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!