Giza-kateari dagokionez, Gasteizko kilometroak betetzeko 5.000 gasteiztar dira beharrezkoak. Apirilaren 21ean 500 lagun behar dituzte Arabako hiriburuan spot parte hartzaile bat grabatzeko.

Gure Esku Dago Gasteizek ekainaren 10a bitartean hiriburuan aurrera eramango duen plangintza aurkeztu du. Zehaztu dutenez, Gasteizko kilometroak betetzeko, 5.000 lagun behar direla azpimarratu dute. Horretarako prozedura, izena emateko alegia, erraza da: izena eman eta bost euroren truke zapi jasoko da. “Ziur gaude erronka beteko dugula”, adierazi dute.

“Herri bat gara eta erabakitzeko eskubidea dugu. Horregatik, ekainaren 10ean berriro egingo dugu”, esan dute agerraldi parte hartzaile batean. Etorkizunari “eskua emateko” erronka beharrezkoa dela uste dute eta ekainaren 10a horretarako aukera izango dela zehaztu dute.

Ekimen hauek modu zehatzagoan aurkezteko, hitzaldi, mahainguru eta ekimen ezberdinak antolatu dituzte. Asteazkenean, adibidez, Judimendiko auzo-elkartean hitzaldia egongo da 19:00etatik aurrera. Baina gainontzeko auzoetan ere, komisio eta talde ezberdinak martxan daude: Alde Zaharra, Txagorritxu, Pilar, Salburua, Adurtza, Zabalgana, Zaramaga, Aranbizkarra…

Spot parte hartzailea

Apirilaren 21eko deialdia

Datorren larunbatean, apirilaren 21ean, Gure Esku Dago Gasteizek spot bat grabatuko du. Antolatzaileek adierazi dutenez, 500 estra inguru behar dira eta bi orduko iraupena izango du grabaketak. Hitzordua Aihotz plazan izango da, 11:30ean.

Egun berean, baina 16:30ean, Txagorritxuko OVNI parkean -Txile, Ekuador eta Argentina kaleen artean- beste grabaketa egongo da; honetan, jende gutxiago beharko da (50 lagun inguru). Apirilaren 22an, igandean, Salburuako Ekialdeko parkean ere azken grabaketa saioa izango da: 100 lagun beharko dira eta 11:30ean izango da hitzordua.

Maiatzaren 6ko herri-galdeketa, Arabara begira

33.500 arabar daude deituta maiatzaren 6ko herri-galdeketatara: Aiaraldean, Zuian eta Zigoitian egingo dituzte galdeketok eta dagoeneko erabaki dute zein izango den harri bakoitzeko galdera. Miren Ayesa Arabako Gure Esku Dago ekimeneko arduradunarekin hitz egin zuen Araba Hizpidek gaiaren inguruan, ekainaren 10eko giza katearen eta aurretiko galdeketen garrantzia azpimarratuz.

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies