Leire eta Maria (TXAGO Estatu indarkeriaren erregistroak): «Aipagarria da poliziak arrazializatuak diren pertsonen aurka duen biolentzia fisiko eta psikologiko esplizitu maila.»
"TXAGO etekin ekonomiko eta akademikorik ateratzea helburu ez duen estrategia eta erreminta herrikoi bat da."
Polizia indarkeriaren 2023. urteko txostena aurkeztu du Donostian TXAGO taldeak. Duela bi urte Donostian modu autonomoan sortutako taldea da TXAGO. Momentuz baliabide gutxirekin, polizia indarkeria jasan duten herritarren testigantzak jasotzen dituzte. Aurkeztu duten lehenengo txosten honetan, poliziaren indarkeria lau arlotan banatu dituzte: Polizia eta arrazakeria, polizia eta militantzia, polizia eta jai herrikoiak eta azkenik, biolentzia erreaktiboa.
TXAGO taldeko Leire eta Maria izan ditugu Hizpidean. Euskal Herriko beste lurralde batean mota bereko taldea eratu nahi dutenei laguntzeko prest agertu dira. Ostiral honetan Donostian, beste eragile batzuekin batera, poliziaren inpunitatearen aurka mobilizatzeko deia zabaldu dute.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Leire eta Maria (TXAGO Estatu indarkeriaren erregistroak): "Aipagarria da poliziak arrazializatuak diren pertsonen aurka duen biolentzia fisiko eta psikologiko esplizitu maila."00:18:39
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!