Garazi Larrion (EHKS): «Gerra inperialista krisian dagoen gizarte kapitalista honentzat ezinbestekoa da»
Gerra inperialistaren aurka milaka pertsona mobilizatu ziren atzo Bilbon maiatzaren lehenean.
Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak deituta, milaka lagunek gerra inperialistaren eta potentzien berrarmatzearen aurkako aldarriz bete zituzten Bilboko kaleak atzo. Jesusen Bihotzetik abiatu eta Arriaga zubirainoko ibilbidea egin zuen mobilizazioak, Berrian irakurri daitekeenez «iaz gertatu bezala, Bizkaiko hiriburuan ikusi diren mobilizazioetan jendetsuenetako bat» izan zena.
Ordena inperialista krisian dagoela seinalatu dute Kontseilutik. EHKSko kidea den Garazi Larrionek adierazi du maiatzaren lehenerako kanpaina hasi zutenetik, gerrak «geroz eta presentzia gehiago» hartu duela. «Ezinbestekoa ikusten dugu testuinguru honetan Europako oligarkia kapitalistari eta bere estrategia politikoari aurre egitea eta honek hartzen dituen formei, gerra inperialista eta eskalada belikoa. aurre egitea.»
Bide honetan, hainbat erronka planteatzen dituzte EHKStik. Haien artean berarmatzearen alde egiten duten diskurtso hauen, «izan ikuspegi, europeista, atlantista edo nazionalistago batetik, haien benetako izaera agerian uztea» dute helburuetako bat, modu honetan «gerra eta inperialismoaren aurkako kontzientzia» zabalduz.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
-
Hizpidea: Garazi Larrion (EHKS): "Gerra inperialista krisian dagoen gizarte kapitalista honentzat ezinbestekoa da"00:10:59
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!