Lehen greba eguna dute gaur Arabako erresidentzietako langileek
ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitutako hiru greba egunen lehenengoa dute gaurkoa Arabako zahar etxeetan. Goizeko 11:00etan giza katea egingo dute Udaletxetik Probintzia Plazara arte eta arratsaldean manifestazio batek zeharkatuko ditu Gasteizko kaleak.
Gaur, urriak 7, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuek deitutako hiru greba egunen lehenengoa dute Arabako zaharren egoitzetako langileek; azaroaren 11 eta 25erako dituzte gainerako gerba deialdiak iragarrita. Lantokietan pairatzen duten babesgabetasun eta prekarizazio egoera salatuko dituzte, Covid-19ak eragindako pandemiak are gehiago areagotu duen prekarizazio egoera.
Mobilizazioak Gasteizen
Egun osoan zehar mobilizazioak burutuko dituzte egoitzetako langileek. Goizean giza kate batekin lotuko dituzte Udaletxea eta Arabako Diputazioa, 11:00etan hasi eta 12:00etan bukatuko den ekimenean. Arratsaldeko 18:30etan manifestazioa abiatuko dute Andra Mari Zuriaren plazatik.
Lan-hitzarmena xede
Araba mailako lan-hitzarmena lortzea da erresidentzietako langileen xedea. Bide horretan, egoitza pribatuen sektoreko patronalen eta alderdi sozialen artean negoziazio mahai bat osatzeko azken urteko mobilizazioetan egindako eskaerek ez dute inongo erantzunik jaso.
Estatu mailako lan hitzarmena izanik Arabako adinekoen erresidentzietan indarrean dagoena, asko zailtzen du lan baldintza duinen negoziaketa. Bizkaia eta Gipuzkoako erresidentzietako langileen lan baldintzekin parekatzea dute helburu Arabako egoitza pribatuetako langileek. Bi herrialde hauetan mobilizazio luzeen ondorioz lortu dituzte soldaten eta lanorduen hobekuntzak besteak beste.
«Soldata baxuak eta lan karga handia» horrela deskribatzen dute sektore feminizatu honetako langileek euren eguneroko jarduna. Langile kopuru urriak gainera eginbehar konkretuak betetzeko kualifikazio falta suposatzen du. Sektoreak pairatzen dituen gabezia guzti hauek zentro txikietan «larriagoak» direla salatu dute, non familia-kontziliazioa «ia ezinezkoa den».
Arabako erresidentzietako langileek 997 euro gordin kobratzen dituzte Bizkaia eta Gipuzkoako langileek baino 200 ordu gehiago egiten dute lan urtean bataz beste. Gaixotu ezkero lehenengo lau egunetan ez dute ezer kobratzen eta 4. egunetik 20. egunera soldataren %60a, hortik aurrera soldataren %75 jasotzen dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!