Lehen diskoa aurkeztu du Lepora laukote gasteiztarrak
Bonberenea Ekintzak zigiluarekin bere lehen lana aurkeztu du Lepora laukote gasteiztarrak. Maiatzaren 13an kaleratuko dute disko homonimoa.
2 urtez lokalean aritu ostean, Lepora laukote gasteiztarrak lehen lana aurkeztu du. 8 abestiz osatutako disko homonimoa kaleratuko dute datorren maiatzaren 13an. Bonberenea Ekintzak zigiluarekin ekoiztu dute lana.
Ibilbide luzeko musikariek osatzen dute Lepora. Laukoteko kideek Kashbad, Iont, Same Old, trumbo, Tutan Come On edota Libe bandetan aritutakoak dira besteak beste.
Abesti «zuzen eta gordinez» osatutako lana da, Tolosako Bonberenea estudioetan, Karlos Osinagak grabatu eta nahastutakoa. Masterizazioa Jonan Ordorikaren eskuetan geratu da, Mamia estudioan, diseinua Rodrigo Garcíak egin du eta Victro H arduratu da argazkietaz.
Estreineko kontzertua muinoko etxean
Iragan urtarrilaren 31an igo zen lehendabizikoz eszenatoki batera Lepora banda. Gasteizko Gaztetxeko oholtzan eskaini zuten, hain zuzen, beraien lehen kontzertua Hala Bedik eta Gaztetxeak elkarlanean antolatutako Muinoko Hotsak ekimenean. Lisabö taldearekin konpartitu zuten orduko hartan eszenatokia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!