Koldo Arribillagaren heriotza salatzeko kontzentrazioa egingo dute, «Parad la guerra contra lxs pobres» lelopean
Urriaren 5ean izango da. Inor Ez Etxerik Gabe/Derecho a Techo-k deitu du, Osasun Publikoa Aurrera plataformarekin eta Osakidetzako errepresentazio sindikalarekin batera.
Joan den irailean hil zen Koldo Arribillaga gasteiztarra bihotzeko gaitz baten ondorioz. Osakidetzak uko egin zion behar zuen ebakuntza egiteari, Arribillagak ebakuntza-ostekoa egiteko bizitoki egokirik ez zuela eta. Etxegabetze baten ondoren, familiaren lonja batean bizi zen gizona eta zerbitzu sozialek ez zioten alternatibarik eskaini, egoera kritikoa izan arren. Lanbidek legez kanpoko 9000 euroko zorra eskatu zion. Udalak hileroko 600 euroko isunarekin mehatxatu zuen, lokala uzten ez bazuen.
Inor Ez Etxerik Gabe plataformak maiatzetik darama Koldoren kasua salatzen. Instituzioen ardugabekeria eta zaugarritasun egoeran dauden pertsonen baldintzak aldatzeko borondate politiko falta seinalatu ditu, besteak beste. Oraingoan, Osasun Publikoa Aurrera plataformarekin eta Osakidetzako errepresentazio sindikalarekin batera mobilizatzeko deia egin du plataformak, Koldoren heriotza eta horren arduradunak salatzeko.
Bihar, urriak 5, izango da kontzentrazioa, 19:00etan Andra Mari Zuriaren Plazan. Helburua «erakundeen utzikeriak» eragin zuen heriotza salatzea da eta, zehazki, ardura Osakidetza, Gasteizko Udala, Lanbide eta Etxebidek dutela seinalatzea. «Parad la guerra contra lxs pobres» lelopean mobilizatuko dira.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!