Koldo Alzola (Freedom Juani Rishmawi): «Israelgo erregimenak Palestinako GKEei exijitzen die indar okupatzailea onartzea, eta Health Work Commitees erakundeak ez du onartzen, horregatik daude jomugan»
Giza eskubideen ekintzaile eta Hala Bediko kolaboratzailea bahitu egin dute indar sionistek.
Juani Rishmawik 30 urte daramatza Palestinan bizitzen, eta Health Work Commitees elkarteko kidea da. Israelgo erregimenaren indarrek bahitu egin zuten Juani duela bi aste, martxoaren 8an elkarte bereko beste bi ekintzaile atxilotu ondoren.
Koldo Alzola Hala Bediko kideak kontatu digu gehiago bahiketari buruz eta Juaniren lanari buruz. Elkartasun keinu ezberdinak antolatu dira Euskal Herrian eta espainiar estatuan zehar. Bihar, apirilaren 30 ostirala, elkarretaratzea izango da Gasteizen, 19.00etan Andra Mari Zuriaren plazan.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Koldo Alzola (Freedom Juani Rishmawi): "Israelgo erregimenak Palestinako GKEei exijitzen die indar okupatzailea onartzea, eta Health Work Commitees erakundeak ez du onartzen, horregatik daude jomugan"00:21:19
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!