Kike Fernandez de Pinedo: «Arabatran proiektuak ingurumena babestu eta herrialdearen kohesioa bermatuko luke»
Arabatran proiektua aurkeztu du gaur Kike Fernandez de Pinedo Arabako batzarkideak ARABA HIZPIDEn. Proiektu horren bitartez, ingurumena babestuko litzateke, Fernandez de Pinedoren iritziz. Alde batetik, dagoeneko badagoen baina gutxi erabiltzen den Altsasu eta Miranda arteko trenbidea erabiliko litzatekeelako eta, bestalde, garraio publikoaren erabilera sustatuko litzatekeelako lanera joateko, adibidez, garraio pribatuaren kaltetan. Gainera, Arabaren kohesiorako ere mesedegarri ere izango litzateke, herri ezberdinen arteko komunikazioa bermatuko lukeelako. Aldekotasun handia bildu du proiektuak eragina izango lukeen herrietan, baina Eusko Jaurlaritzak erabat baztertu duela salatu du Fernandez de Pinedo batzarkideak. Joan den astean ekin zioten herriz herri eta auzoz auzo proiektua aurkezteari.
-
Hizpidea: Kike Fernandez de Pinedo: "Arabatran proiektuak ingurumena babestu eta herrialdearen kohesioa bermatuko luke"??:??:??
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!