Joseba B. Lenoirrek disko berria aurkeztu zuen ostiralean, «Instro Vol.3»
Bere bakarako hirugarren lan instrumentala aurkeztu zuen ostiralean Gasteizko Vinyloran, "Instroak Vol.3", Larraitz Zuazok zuzendutako "Bai, bagara" filmerako osatu duen soinu bandan oinarrituta.
«Instro Vol.3» lana aurkeztu zuen ostiralean Joseba B. Lenoirrek Gasteizko Vinylora dendan. «Bai, bagara» Larraitz Zuazok zuzendutako road trip estiloko dokumentalerako egindako soinu bandarako osatutako abestiak bildu ditu bertan.
Orotara zortzi abestiz osatutako diska da ostiralean aurkeztutakoa, Joseba B. Lenoirren estudioan bertan grabatua eta Felix Buffek baterian lagundua. Felix Buffena da diskak duen kolaborazio bakarra. Nahasketa Iñigo Irazokirekin elkarlanean egin du Berako Atala estudioan eta Erraia Diskoak eta frobbiden Colours zigiluarekin kaleratu du Josebak. Diskoa internet bidez, Bilboko Power Recordsen eta Gasteizko Vinyloran salduko dira.
Behin diskoa kaleratuta, Joseba B. Lenoir Gang-ekin hau zuzenean aurkezteari ekingo dio hurrengo hilabetetan. Larraitz Zuazok berak irudiak egokituko ditu zuzenekoetarako.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!