45 urte ostean
Beno,ba pandemia ta ez pandemia beste urte pasa da eta martxoa gainean daukagu. Hilabete berezia Gasteizko jendearentzat. Aurrean Martxoak 3 eta martxoak 8 ikusten degu, eta aurten martxoak 4ko zaintza greba ere.
Ia mende erdia pasa da martxoko egun odultsu hartatik eta gure hirian gauza asko aldatu dira, gure jendartean ere. Emakumeon eskubideak eta garrantzia publikoa urtero arro defendatzen degu hilabete honetan, baina garai hartan bigarren lerrotan geratzen zen. Emakume gutxik aldarrikatzen zuen feminismos baina haien irmotasuna ezinbestekoa izan da hainbat borroketan orain.
Garai hartako grebek eta borrokek eskubide sozial asko lortu zuten, eta lan mundua ere aldatu da. Gaur normaltasunaz bozkatzen degu eta gure iritzia beldur barik botatzen degu.
MMM teorian. Aste honetan abeslari bat atxilotu dute egia esateagatik bere abestietan, kaleak jendeaz eta barrikadaz bete dira berriro, eta polizia 76an antzekoan jendeari tiroka, gomazko pirolen erabilera ere aldarrikatzen dute hainbatek. Iñigo Cabacas hil zuten pilotak, hain zuzen ere.
Ni ez nuen bizi egun triste hori, baina bai lagun batzuk eta zerbait kontatu didate.80ko hamarkada bai bizi nuen. Hori entzunda eta urrundik ikusita, emakumeon egoera kenduta (eta ez asko, ez pentsa , ze zaintza lana gurea da ondion, eta berdin hiltzen gaituzte), ez dakit gauzak asko aldatu direnik. A ber, San Francisko elizako bilera, langileen asanblada zen, bere lan baldintzak hobetzeko. Gaur egun zenbat empresa greban daukagu lan baldintzak, edo lana defendatzeko Ez lortzeko, defendatzeko baizik; Aernova,Tubacex, Erresidentzietako langileak, jantokikoak Lan balditzak gero ta txarragoak dira, Gazteen eta emakumeen lan gehienak prekarioak dira, eta 55 urtetik gorakoen langabezien etorkizuna prekatitate berdina edo langabezi eternoa izango da. Horren kontrako borrokatzen duen langileen kontzentrazioak edo manifestazioak poliziak josita normaltasunaz ikusten degu ze agian langileok gaur ere arriskutsuak gara.
Etxebizitza eskubidea paper gainean solikik, pentsioak arriskuan berriro adina luzatu nahian, bi lanen beharra bizia aurrera eramateko, lantegiak ixten, gazteen etorkizuna beltza, fakzismoa atera jotzen Ez dakit 45 urte ostean hainbeste aldatu dugunik.
Hori bai, 45 urte pasata Memoriala egingo dute San Franzisko elizan. Ba da garaia eta pozten naiz, baina prozesua ez da garbiena izan, alde bakarrez izan baita. Agian omenaldi onena odolarekin eta sufrimenduarekin lortu zutena ez galtzea da, eta haien borrokak eta ametsak bizirik mantentzea. Kalera irten Martxoak 3an, 4an, 8an, pentsionistekin beti. Beste mundu bat posible dela reibindikatzen. Amorrua eta ezintasuna antolakuntza eta erresistentzia bihur ditzagun.
Bego Ozaeta
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!