Ikasleak esperimentu bezala erabili izana salatu zuten larunbatean
Elkarretaratzea deitu zuen Ikasle Abertzaleak antolakundeak Hezkuntza Delegaritzaren aurrean. "Burgesiak hezkuntzan krisi kapitalistaren testuinguruan abiarazi duen ofentsiba eta esperimentu-froga" salatzeko elkartu zirela azaldu zuten.
Elkarretaratzea egin zuten larunbat goizean, maiatzak 30, Hezkuntza Delegaritzak Gasteizen duen egoitzaren aurrean. Ikasleak «epserimentu-froga» bezala erabili nahi izatea salatu zuten, datorren ikasturterako «lagin» gisa erabiliak izaten ari direla azaldu zuten Ikasle Abertzaleak antolakundeko kideek.
Hain zuzen, klase presentzialen itzulerarekin batera, maiatzaren 25etik greba mugagabea deitu zuen Ikasle Abertzaleakek «ikasturte akademikoa amaitutzat ematea eta hirugarren ebaluazioko irakasgaien gaindipen automatikoa aplikatzea eta oporren ohiko iraupena errespetatzea» exijituz.
Hezkuntza sistemak pairatzen ari den «informatizazioa» ere salatu zuten larunbateko elkarretaratzean, «ikasleen gaineko kontrol soziala» areagotu egin dela adieraziz.
Guzti honen aurrean «hezkuntzaren gaineko langile kontrolaren beharrizana» nabarmendu nahi izan zuten eta eskura dituzten bailabide guztiak artikulatuko dituztela gehitu zuten, «langileraik ez ditzan krisiaren ondorioak ordaindu«.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!