Hitzaldi musikatua egingo dute Zaramagan Martxoaren 3ko abestiekin
1976ko estatu krimenaren historia kontatuko dute, egun hari buruz egin diren kantuez lagunduta. Martxoaren 3ko elkarteak emango du hitzaldia, ostiralean arratsaldeko 18:00etan, Martxoaren 3ko plazan.
Atzo, astartea, eman zieten hasiera Zaramagako bizilagunek auzoko jaiei. «Oso jai bereziak» dira hauek, auzoak 65 urte egin baititu aurten. Irailaren 14 eta 19a bitartean ospatuko dira jaiak eta programazio oparoa prestatu dute: presente izango dira kirola, eta ekimen kultural, artistiko zein gastronomikoak.
«Pandemiak eragindako zailtasunak zailtasun eta segurtasun neurriak bermatuz», Martxoak 3 elkarteak ere lekua izango du egitarauan: hitzaldi berezia egingo dute ostiralean, hilak 17, Martxoaren 3aren historia eta musika uztartuz. Arratsaldeko 18:00etan hasiko da hitzaldia Martxoaren 3aren plazan, 1976ko estatu krimenak egin ziren leku berean, eta 45 urte hauetan data historiko horri buruz egin diren abestien errepasoa egingo dute.
Martxoak 3 elkarteak 1976 eta 2021 artean egindako M3ari buruzko 34 abesti jaso ditu, guztiak ere «gure memoria herrikoiaren altxorrak». Abestiak nork eta noiz eginak diren analizatuko dute eta zenbait kanta entzuteko aukera ere izango da.
Elkartearen ustez, «ondare kultural honetan ibilbidea egiteak hamarkadaz hamarkada ahanzturaren eta inpunitatearen aurka egindako borroka azaltzeko balio du». «Soinudun mapa honekin, musikak eta bestelako espresio artistikoek justizia sozialaren aldeko borrokan bete dezaketen paperari buruz hausnartzeko aukera» sortu nahi dute antolatzaileek, hori baita «Martxoaren 3ko memoria bizirik mantentzeko modurik onena».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!