Hezkuntza Ordezkaritzan sartu da irakasle talde bat, eskoletako segregazioa salatzeko
Matrikulazioaren sisteman ikasle asko baztertzen dituztela salatu dute protestarekin. Matrikulazioaren inguruko komisiora ez dute Steilas sindikatua gonbidatu.
«Eskola bat, denona eta denontzat. Segregaziorik ez» lemapean elkarretaratzea egin du irakasle talde batek, Hezkuntza ordezkaritzaren parean, Gasteizen.
Ostean, Hezkuntza Delegaritzan sartu dira irakasleak. Izan ere, une horretan, matrikulazioaren komiso bat burutzen ari zen barruan. Jose Masak, Hala Bediko Suelta La Ollan salatu duenez, Steilas sindikatua ez da gonbidatua izan. Segurtasuneko langile bat hurbildu da irakasleengana eta Delegaritzatik alde egiteko eskatu die. Minutu batzuen ostean, bertatik joan dira. «Baina entzun gaituzte» esan du Masak.
Matrikulazioaren sisteman ikasle asko baztertzen dituztela salatu nahi izan dute elkarretaratzearekin eta protestarekin. «Sistema segregatzailea bultzatzen ari da Eusko Jaurlaritza», salatu du Steilaseko kideak Hala Bediko mikrofonoetan.
Aurreko ikasturtean, antzeko protestak egin zituzten, tartean Eusko Jaurlaritzaren aurrean egin zutena.
Bideoa | Irakasleak Hezkuntza Delegaritzan sartu diren unea https://t.co/YonWnbb3kH pic.twitter.com/xCIJVxifpt
— Hala Bedi (@halabedi) October 10, 2017
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!