Herriko tabernak konfiskatzen hasteko agindu du Auzitegi Nazionalak
Amurrio, Agurain eta Bastidako herriko tabernek irekita jarraitzen dute egun. through Alea.eus
Sortuk jakitera eman duenez, herriko taberna eta elkarteen sententzia exekutatzen hasi da azken egunetan Espainiako Auzitegi Nazionala, hauen kontu korronteak enbargatzeko agindua emanez. «Jada hasi dira taberna eta elkarteen kontuak enbargatzen, eta hurrengo egunetan guztien enbargoa gauzatuko dela pentsatzen dugu», adierazi du talde abertzaleak ohar batean.
Bost urte dira Auzitegi Gorenak herriko tabernen auzi gisa ezagutzen den 35/02 auziko sententzia eman zuela. «Epai politiko eskandalagarri honek 36ko gerraz geroztik eman den expolio politiko eta ekonomiko handienari bide eman zion», salatu du Sortuk. «Epai hau ezker abertzalearen eta Euskal Herriaren aurkako lapurreta erraldoi bat da».
Bost urte hauetan etenda egon da epaiaren exekuzioa baina bitartean herriz herri asko izan dira eutsi dioten taberna eta elkarteak. Araban, konfiskatzeko agindua jaso zuten herriko taberna eta elkarte artean Agurain (Sagarmin), Amurrio (Txokogorri) eta Bastidakoak (Toloñogorri) irekita jarraitzen dute egun. Gasteiz (Aitzgorri, Arrano (Hiru Bide)), Laudio (Gure Aukera) eta Artziniegakoak (Otsati), berriz, itxita daude.
Albiste hau Alea.eus atarian argitaratu da eta Creative Commons lizentzia erabilita ekarri dugu gurera
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!