Gasteizko eskalatzaileek ez dute amore emateko asmorik
Gasteizko Eskalatzaileak Sutan-eko kideek ekimen berri bat eraman dute aurrera udal rokodromoen itxiera salatzeko: Hegoalde gizarte-etxera «espedizioa» egin dute eta bertako rokodromoan sartu dira nahiz eta hau itxita egon. Orain dela aste gutxi sortutako plataformako kideek argi dute: «Gureak bailitzan defendatuko ditugu rokodromoetako eta Udalaren kirol sailean azpikontratatutako langileen eskubideak».
Udal rokodromoak abendura arte itxita egongo dira. Gasteizko Udalaren lehiaketa publikoa hutsik geratu da, eta ez da egongo rokodromoak kudeatuko dituen enpresarik. Orain arte, Arabako Rokodromoetako Teknikariak (ART) enpresak zuen esleipena, eta bi rokodromo zeuden Gasteizen; aurten, aldiz, hirugarren rokodromo bat zabaldu behar zuen Udalak Salburuan, baina ez dute diru partida handitu nahi izan, enpresak erabiltzaile gehiagorentzako zerbitzua eman behar zuen arren. Horren ondorioz, 9 langile geratu dira langabezian.
Eskalatzaileek, berriz, ez dute amore emateko asmorik eta, beste behin ere, kalera atera dituzte euren aldarrikapenak modu original batean. Lehenengo ekimena Ariznabarrako rokodromoa okupatzea izan zen, aurrerago Gasteizko erdialdeko paretak eskalatu zituzten, Lakuakoak beranduago… Urriaren 26an, ostiralean, ‘espedizio’ bat egin dute Hegoaldeko rokodromoetaraino. Ostean, barruraino sartu eta Gasteizko Eskalatzaileak Sutan plataformako asanblada bat egin dute bertakoen harridurarako.
Izan ere, Hegoalden bertan, Mendi Federazioak txapelketa bat zuen iragarrita larunbaterako baina atzeratzea erabaki du federazioak berak. Bezeroentzako rokodromoak itxita egon diren bitartean, azken asteetan, txapelketa ospatu behar zutenek entrenatzeko aukera izan dute bertan, plataformatik salatu dutenez.
1.200 kaltetu
Hau guztia salatzeko eta dinamika berriak aurrera ateratzeko plataforma Gasteizko Eskalatzaileak Sutan da. Gasteizko rokodromoetan aritzen diren eskalatzaile ugarik osatzen dute hau, izan ere, asko dira rokodromoen itxieragatik kaltetuak: aurreko urteko zifrei erreparatuz gero, 1.200 lagunetik gora izan ziren Udaleko eskalada hormak erabili zituztenak.
2017ko udan sorosleak izan ziren, 2018koan rokodromoak dira… «Gasteiztarron harrotasuna izan diren gizarte etxeetako zebitzu publikoen gutxinakako pribatizazioarekin egin dugu topo». Hala ere, plataformak ez du soilik rokodromoak defendatzeko asmoa: «Gasteizen kirol zerbitzu publikoen alde egiteko bat egin dugu».
Eta haserre egoteko arrazoiak ez zaizkie falta. Izan ere, milaka gasteiztar eskalada pratikatu gabe geratu dira ia egun batetik bestera. Izan ere, kurtso honetan behintzat, eskaladarako apenas aurrekonturik ez dagoela salatu dute, «kirol masiboetarako, ordea, bai: Final Fourrerako miloi bat euro jarriko du Gasteizko Udalak, adibidez».
«Gureak bailitzan defendatuko ditugu rokodromoetako eta udalaren kirol sailean azpikontratatutako langileen eskubideak»
Ezin ahaztu, zentzu honetan, Salburuako Gizarte Etxean eraikitako rokodromo berriak itxita jarraitzen duela. Eskalatzaileek gaitzetsi dutenez, Udalak hiru rokodromoen kudeaketa bi rokodromoen aurrekontu berarekin esleitu nahi izan dio orain arteko koperatiba arduradunari. «Azken urteotan ART Kooperatibaren kudeaketa moldea oso positiboki baloratzen dugu«. Eskalatzaileak, beraz, kooperatibaren alde azaldu dira: «Udalak rokodromoetako langileen eskubideak urratu ditu. Hori dela eta, gureak bailitzan defendatuko ditugu rokodromoetako eta Udalaren kirol sailean azpikontratatutako langileen eskubideak».
Rokodromoen irekiera azkarra eta langileei orain arte izan dituzten eskubideak mantentzea edota hobetzea dira aldarrikapen nagusiak
Salaketak-salaketak, arlo ezberdinetan eskaera zehatzak egin dizkiote Gasteizko Udalari, tartean, kirol gutxituak indartzeko politika integrala, «errentagarritasun gehien ematen duten saskibaloia eta futbolari etekina ateratzeaz haratago doana». Zentzu honetan, oinarrizko kirola sustatzea eta horretan inplikatzea exigitu diote Udalari, honi etekin politikoa eta mediatikoa ematen dioten «ikuskizunezko kirol-formatu handien aurrean».
Gaur egungo egoerari dagokionez, «rokodromoen irekiera azkarra eta langileei orain arte izan dituzten eskubideak mantendu edota hobetuko dizkienaren bermea» eskatu dute. Hori da onartuko dutena: «Erdibidekorik eta tarteko enpresa pribaturik gabe, langileak zein zerbitzua zaindu eta hobetzea helburu duena. Argi utzi nahiko genuke enpresa bat izan ezean, langileen arteko akordioak eta etekinen banaketa sustatzen duen kooperatiba batek enpresa pribatuen alboan lehentasuna izan beharko lukeela».
Horregatik, Udalak “kudeaketa berri” deitzen dion horrekin ez dira fio, «uste baitugu kalitatean eta langileen eskibideetan beherapena izango litzakeela». Izan ere, beste kasu batzuetako esperientzietatik jarraituz, «azpikontraten erabilera sistematikoak aldizkako gatazkak ekarriko ditu beti, enpleguaren aldikontasuna, prekarietatea eta ondoriozko zerbitzuen kalitatea kaltetuz».
«Zuzenean erantzungo dugu, irudimenez eta tinkotasunez, langileen lan baldintzak, rokoen kalitatea eta segurtasuna urrituko lukeen edozein proposameni».
- Plantilla sin trabajo, usuarios sin rocódromos
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!