Hasier Arraiz (EH Bildu): «Eskaintza politikoa berritu eta Euskal Bidea zehaztu egin behar dugu»
Hasier Arraiz EH Bilduko bozeramailea izan da gaur Hizpidea magazinean. EAEko Legebiltzarreko autogobernu ponentzian EAJk eta EH Bilduk dituzten ikuspegi ezberdinez gain, hauteskunde emaitzen ondoren egin beharreko hobekuntzez mintzatu da Arraiz: «Eskaintza politikoa berritu eta Euskal Bidearen zehaztapenetan jarriko dugu indarra». Datorren urrian egitekoak diren EAEko hauteskundeetan Arnaldo Otegi EH Bilduko hautagaia izango den galdetuta, hori EH Bilduko jendeak erabaki beharreko kontua dela esan du, nahiz eta bera horren aldekoa izan. Rufi Etxeberriak joan den astelehenean emandako hitzaldiaren xehetasunak ere eman dizkigu Arraizek, EPPKri eginiko eskaeraz eta Aieteko Konferentzia baino lehen nazioarteko fazilitadoreek adostutako neurriez, besteak beste.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!