Harriek ere helduei xuxurlatuko diete
Ane Gebara ipuin kontalariak herrien sustraietara jo du nondik gatozen eta nolakoak ginen galderei erantzuna bilatzeko. Orain, jasotako informazio guztiarekin, helduentzako ipuinak kontatuko ditu txalaparta, txirula edo albokarekin lagunduta.
«Herrien sustraietara jo eta bertan aurkitutakoak kontatu». Hori da Ane Gebara ipuin kontalariak Harriek Kontatu Didatena ikuskizunarekin transmititu nahi duena. Baina… Itxoin momentu batez. Ziurrenik umeentzako ipuinetaz ari garela uste izan duzu hau irakurri bezain pronto. Ez da horrela, oraingoan, helduei xuxurlatuko diete harriek.
«Ipuina hitza entzun eta haurretara jotzen du gure buruak, baina helduok ere ipuinak behar ditugu, egoera berriak bizitzeko, hausnartzeko, konpartitzeko eta gozatzeko», azaldu du ipuin kontalariak. «Gainera, istorio gordinak dira, aspaldi kontatzen ziren horietakoak, aspaldi helduen artean elkarbanatzen ziren berdinak». Ane Gebarak azaldu bezala, umeak sukaldetik bota eta bertan kontatzen ziren istorio horiek bildu eta kontatuko dira Harriek Kontatu Didatena ikuskizunean.
Azken batean, hiru saio ezberdin izango dituen ikuskizunak, herri ezberdinen istorioak jasotzen ditu; lehengo mitoak, sorrerak, ohiturak… Hala ere, buelta bat eman dio Gebarak eta aspaldiko kontuak badira ere, gaurkotasunera moldatuta daude.
Arabako ipuinez osatutako ibilbidea izango da, herriz-herri, tradizionalak diren istorioak, ahotik belarrietara pasatu diren ipuinen moldaketak. Hori gutxi balitz, ikuskizuna txalaparta, txirula eta alboka bezalako instrumentuekin lagunduta egongo da.
«Gure sustraiak, gure aspaldiko nortasuna, hori da transmititu nahi dudana. Nondik gatozen eta nolakoak ginen galderaren atzetik ibili ostean, sakontasun horretan aurkitutakoak kontatu, transmititu eta berpiztuko ditut».
Ikuskizunak, hiru izango dira guztira: ostegunean (azaroaren 29an) Gasteizko Aldabe gizarte-etxean 18:00etan, ostiralean (azaroaren 30ean) Murgiako Batzarraren egoitzan 20:30ean eta larunbatean (abenduaren 1ean) 18:00etan Arbuluko gizarte-etxean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!