Hainbat berrikuntzekin datoz Adurtzako jaiak
Besteak beste, Basket Beat Borders ekimenaren baitan Palestinatik etorritako saskibaloi jokalariak egongo dira.
Zaharraz Harro!, Aranbizkarra eta Salburua behin amaituta, Adurtzako jaien txanda da orain. Uztailaren 1ean hasiko dira hauek eta igandera arte luzatuko dira.
Aurtengo jaietan, auzoko komertzioek eta eragileek izan duten interesa azpimarratu dute jai-batzordetik. Bestalde, edizio honetarako hiru helburu nagusi jarri dituzte: oholtza gainean eta azpian emakumeen presentzia bermatzea, egitarau parte-hartzailea eta auzokideen artean inklusioa sustatzea.
Astelehenean antolatu duten Nagusientzako Egunarekin hasiko dira festak, guatekearekin eta bolo-txapelketarekin. Asteartean Pilota Eguna egingo dute, non gurpildun ahulkidunen pala partidak egongo diren. Asteazkenean, berriz, musikaren txanda izango da eta emanaldiak egongo dira auzoko tabernetan. Ostegunean umeentzako ekintzen txanda izango da, izan ere, aste osoan zehar Intxixu Taldeak animatuko ditu auzoko kaleak.
Ostiralean irekiko da Txosnagunea, Adurtziñeren jaitsierarekin. Horren aurreti, ordea, Basket Beat Borders ekimenaren baitan, Palestinatik etorritako emakumeek 3×3 txapelketa antolatu dute. Musikari dagokionez, egun horretan Tinko, Penadas Por la Ley eta Aiaraldeko Sound Sistema egongo dira.
Gazte Eguna larunbatean izango da, Olarizuko gazteek antolatutako eguna: bazkaria, poteoa eta umeentzako jolasak egongo dira. Gauean, berriz, Desorden, Harresian Zulo eta DJ Droga Purpura egongo dira oholtzaren gainean.
Antolakuntzatik gogoratu dutenez, ez dute inolako erasorik onartuko eta beharrezkoa bada, protokoloa martxan jarriko dute: «Auzoko emakumeok antolatuta gaude». Amaitzeko, jaietako antolakuntzan dauden auzokide eta eragile guztiak aipatu nahi izan dituzte: «Haiek gabe ez ziren jaiak posible izango».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!