Dena prest Garaion Sorgingunean bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzeko
100 neska* gazte baino gehiago bilduko dira asteburu honetan Garaion Sorgingunean bigarren Gazte Udaleku Feministak ospatzeko. Parte hartzaile guztiek izan dute aukera egitarauan ekarpenak egiteko, «gu geu ere gure problematiken eta beharren arabera antolatzeko eta borroka tresnak sortzeko hautua egiteko».
Dena prest dago Garaion Sorgingunean bigarren Gazte Udaleku Feministei ekiteko. Egitarauari azken ikutuak eman eta gunea aste guztian zehar egin bezala txukuntzen duten bitartean, haiekin egon da Hala Bedi, azken xehetasunak jaso nahian. Ostegunean hasi eta igandean amaituko dira hauek.
100 lagun baino gehiago bilduko dira Ozaetan, Euskal Herriko txoko ezberdinetatik datozen neska* gazteak denak. Aurreko urtearekin alderatuta, beraz, lagun gehiagok eman dute izena, aurrekoan gehienez 100 lagunentzako udalekuak prestatu zituztelako.
Garaion Sorgingunea hautatu dute berriz ere, «naturaren erdialdean dagoelako, kanpo interferentziarik gabe». Horretaz gain, beste faktore batzuk bilatu dituzte «leku magiko» honetan: «Bakoitzak bere buruarekin eta gero denok batera konektatzeko auekra ematen digu guneak eta espazio seguru batean gaude». Horretaz gain, adierazi dutenez, «tokiak aukerak ematen ditu egitarau anitza osatzeko eta Garaioneko Sorgingunea proiektua bera elikatzen jarraitzeko.
Bigarren aldiz ospatuko dituzte Gazte Udaleku Feministak. Gazteraiki topaketetan atera zen ideia eta lehen edizioko arrakasta ikusita, bigarren aldiz egitea erabaki dute. «Feminismoaren ildoan dauden gai ezberdinak elkarbanatzeko aukera ematen digute udalekuek», uste dute antolatzaileek.
Euskara hutsean eta burujabe
Euskara hutsean izango dira udalekuak: «Zalantzan jarri ez dugun zeozer da. Euskal Herriko gazte mugimendua eta feminismoa Euskal Herrian euskaraz ulertzen dugu».
«Ez dago inolako autoritaterik. Guztiek daukate aukera euren ideiak ekartzeko eta guztien artean elkarbanatzeko. Hala ere, egitarau minimo bat dago». Gainera, gogo edo beharren arabera ekintza ezberdinak proposatzeko aukera dute parte hartzaile guztiek. «Gu geu ere gure problematiken eta beharren arabera antolatzeko eta borroka tresnak sortzeko hautua egiten dugu». Horretarako, udaleku formatuak giro aproposa sortzen duela uste dute.
Bertara joateko aukera onena, Gasteiztik ateratzea izango da: 10:00etan autobus geltoki paretik. Zalantzak argitzeko eta informazio gehiago, berriz, twitter kontuan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!