GKSk poliziaren jazarpena salatu du eta alderdi politikoen «isiltasuna» deitoratu
Gazte Koordinadora Sozialistak agerraldia egin du Gasteizen, bart gauean hainbat gaztek jasandako polizia-indarkeria salatzeko. Izan ere, etxebizitza huts batean sartu ziren gazteei babesa adieraztera bertaratu zen jendea jipoitu zuen Ertzaintzak. Lau pertsona ospitaleratu zituzten, hainbati odol-zauriak egin zizkieten eta 25 lagun baino gehiago zauritu zituzten. Atxilotu bat ere izan zen.
Manifestazioa egin zuten Gasteizen larunbatean GKSk deituta, gazteek emantzipatu ezin dutela salatu eta etxebizitza unibertsala aldarrikatzeko. Ondoren, gazte batzuk Alde Zaharrean 30 urte hutsik zeraman etxebizitza batean sartu zirela jakinarazi zuten, protesta gisa, «gazteen emantzipatzeko ezintasuna salatzeko».
Etxe horretan ziren gazteei elkartasuna eta babesa adieraztera bertaratu ziren hainbat pertsona, GKSk azaldu duenez. Gauerdian Ertzaintza pertsona horien aurka gogor oldartu zela salatu dute, eta karga bortitzen bideo eta argazkiak ere zabaldu dituzte sare sozialetan.
GKSk salatu du polizia «bere burua biktima gisa» agertzen saiatu dela zenbait komunikabideren «laguntzarekin». Jarrera oldarkorra poliziak izan duela berretsi dute.
Poliziaren jazarpena salatzeaz gain, arduradun politikoen erantzukizuna ere azpimarratu dute. Gainera, adierazgarritzat jo dute «alderdi politiko batek ere ez salatzea gertakariok».
Bukatzeko, bart gauean Gasteizko Alde Zaharreko etxebizitzan sartu ziren gazteek bertan jarraitzen dutela baieztatu dute. Gertatutakoa ikusita, polizia berriro bertaratu daitekeela aurreikusten dute, gazteak botatzera. Dei egin dute gazteen defentsan egin ditzaketen deialdiei adi egotera.
Politika profesionalaren «promesa faltsuak»
GKSk adierazi du etxebizitzaren arazoa konpontzeko beharrezkoa dela doako etxebizitza unibertsalaren alde independenteki antolatu eta borrokatzea.
«Hauteskunde kanpainan ahoa bete dute gazteriaren aldeko mezuekin, gazteriaren lan eta bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartuko dituztela behin eta berriro adieraziz. Baina horiek hitz hutsak besterik ez direla frogatzen dute bart gauekoa bezalako gertakariek», azaldu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!