Gazteek Gasteizen ematzipatzeko dituzten arazoak islatu ditu GESek
Gazte Emantzipaziorako Sareak bost gazteren kasuak bildu ditu bideo batean.
Lara, Garazi, Miren, Maite eta Antxon Gasteizen bizi diren bost gazte dira. Haietako batzuk, alokairuan bizi dira baina zailtasun ugari dituzte gastu guztiak ordaintzeko. Beste batzuk, ordea, gurasoekin bizi dira oraindik. Gazte Ematzipaziorako Sareak bideo bat ekoitzi du bost gazteen kasuak biltzeko eta Gasteizen hamaika gaztek duten errealitatea islatzeko.
Ez da gutxiagorako. Alokairua %11,8 igo da 2018.urtetik 2019.urtera Araban eta marka historikoa lortu du: hilabetean 882 euro baino gehiago ordaintzen dira gure herrialdean alokatutako etxe edo pisu batean bizitzeagatik. Are gehiago, soilik azken sei urteetan ia %20a igo da alokairuaren prezioa Araban.
Hau guztia salatzeko, baliabide ezberdinak baliatu ditu GES Gasteizek azken egunetan eta, besteak beste, hitzaldi ezberdinak eman dituzte auzo ezberdinetan. Bideoarekin batera kaleratu duten oharrean, berriz, emantzipazioa «prozesu askatzailea» izan behar duela uste dute, «espekulaziotik askatuko gaituena, sistematik askatuko gaituena. Guk geuk sortuko dugun prozesua izango da».
Salatu dutenez, merkatuak bi aukera posible baino ez dizkie eskaintzen gazteei: hipotekatu edo alokatu. «Egoera honetan, gazteoi ezinezkoa egiten zaigu etxebizitza bat eskuratzea, eta egiten badugu bizi baldintza txarren truke izaten da. Arazo hau, norberaren arazo propio bezala ulertu eta bizitzera ohitu gara, ez dugu kolektiboaren arazo bezala pentsatzen eta tratatzen».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!