Gasteizko Udalak milioi bat euro baino gehiago irabaziko ditu Vitalquilerren 500 etxebizitzen salmentarekin
Suediako Castella inbertsio funtsak Zaramaga eta Salburua auzoetan Vitalquilerrek dituen 500 etxebizitza erosi zituen apirila hasieran. Apurka argituz doaz salerosketa horren nondik norakoak, Udalak milioi bat euro baino gehiagoko irabaziak izango ditu gainbalioaren gaineko zergaren bidez bakarrik.
Apirilaren 7an egin zen publiko funts putre batek Salburua eta Zabalgana auzoan Vitalquilerrek dituen 500 etxebizitza erosi zituela. Suediako Castella inbertsio funtsak erosi zituen etxebizitza horiek Castella ERF Vitoria sozietate instrumentala baliatuz. Horren ondorioz etxebizitza publiko horiek «betetzen duten funtzio soziala betetzeari utziko diote hitzarmena bukatzerakoan».
Apurka argituz doaz salerosketa horren nondik norakoak. EHBiduk salatu duenaren arabera, Udalak milioi bat euro baino gehiagoko irabazia izango du gainbalioaren gaineko zergaren bidez soilik, oraindik argitzeke daude trantzakzioak eragingo dituen irabazi totalak zenbatekoak izango diren eta non bukatu behar duen diru guzti horrek.
«Inor Ez Kalegorrian» plataformak gogor kritikatu zuen Vitalquilerrek alokairu sozialerako bideratutako 500 etxebizitza horiek Suediako «funts putre» bati saldu izana. Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimena osatzen duten sindikatu eta eragileek Eusko Jaurlaritzaren papera salatu dute ere, «honen jarduna erabakigarria izan baita». Aditzera eman dutenez salmenta baimentzeaz gain uko egin dio Euskadiko Etxebizitza Legearen 65. artikuluan jasotzen diren «atzera eskuartzeko eta eroslehentasun eskubideei». Salerosketa baimentzeagatik «Jaurlaritzak jabetzan izango lukeen etxebizitza-parke publikoa handitzeko aukera galdu du».
Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Bazterketa Sozialaren Kontrako ekimenak onartezina deritzo etxebizitza bezalako oinarrizko eskubide bat «espekulatzaileen negozio-irrikaren mende egotea». Salerosketa honekin Eusko Jaurlaritzak etxebizitza eskubidea urratu duela salatu dute «biztanleria babesgabeena abandonatuz». EAJ eta PSEk duten erantzukizuna ere azpimarratu dute: «Beste behin ere kapitala biztanleriaren eta bizitzaren aurretik jartzen duen sistema agerian utziz».
Iragan maiatzean salaketa jarri zuten Gasteizko guardia epaitegian Iñaki Arriola Etxebizitza Sailburuaren aurka «prebarikazio eta iruzur» delitua izan daitezkeen gertaerengatik.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!