Gasteizko Txosnetako Banda Lehiaketaren edizio berria aurkeztu dute
Gaur aurkeztu dute Gasteizko Txosnak osatzen dituzten eragileek Banda Lehiaketaren 2022ko edizioa. Azken bi urteetan txosnarik jarri ez den arren, aurtengo jaiei begira motorrak berotzen hasiak dira txosna batzordea osatzen duten eragileak: "Guk geureari eutsiko diogu".
Urteko lehenengo ekimena aurkeztu dute Gasteizko Txosnek: Banda Lehiaketaren edizio berriari hasiera eman diote gaur, Jimmy Jazz aretoan eskainitako agerraldain. Lehiaketa irabazten duen musika taldeak Gasteizko Txosnen oholtzan jotzea izango du sari.
Banda Lehiaketa antolatzearen helburua, besteak beste, talde ezezagunei eskenatoki gainean aukera bat ematea da. Edozein taldek hartu dezake parte txapelketa honetan. Horretarako, izen ematea gaur bertan irekiko da eta martxoaren 4era arte egongo da zabalik.
Lehiaketaren prozesua
Lehiaketan apuntatzeko gasteizkotxosnak.eus webgunean sartu eta formulario bat bete behar da,aldekideen datuekin. Gainera, hiru eta bost abesti artean igo beharko dituzte izena ematen dutenek (5 abesti bidaltzen badituzte horietatik bi gutxienez euskaraz izan beharko dira). Horrez gain, argazkiak, bideoak edota sare sozialen berri emateko aukera izango dute webguneko inprimakian.
Talde guztiek jada izena eman dutenean, Gasteizko Txosnek sailkatutako 8 taldeen izenak iragarriko dituzte eta martxoaren 10etik 20ran botoa emateko tartea izango da. Zortzi sailkatuetatik lau finalera igaroko dira, eta horietako bat aukeratuko dute ikusleek garaile. Beste hirurak zeintzuk izango diren Gasteizko Txosnetako epaimahaiak erabakiko du. Lau horietatik bat gutxienez Arabakoa izan beharko da; eta beste batek gutxienez emakumeen presentzia izan beharko du.
Lau talde finalistek zuzeneko kontzertua eskainiko dute apirilaren 7an Jimmy Jazz Gasteiz aretoan. Irabazleak, gainera, Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du, jaietako egun batean. 500 euroko saria ere jasoko du talde irabazleak.
Banda Lehiaketa hilabeteetan zehar luzatuko den arren, Gasteizko Txosnek iragarriko duten lehen ekimenetako bat da. Jakianrazi dutenez, urrerago, data eta jarduera gehiago eman dituzte jakitera.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!