Euskal Herriko gazteriaren elkargune izan da asteburu honetan Gasteizen Zartada Gazte Ekimena
Martxoaren 18an, 19an eta 20an Gasteizen batu dira ehundaka gazte "Bat egitetik, hamaika izatera" lelopean egindako egonaldian. Gazte mugimendia, kultura eta sorkuntza, hezkuntza, euskalgintza eta bestelako gaiak landu dituzte hitzaldi, tailer eta mahai-inguruetan; mobilizazioa, formazioa eta aisialdia uztartuz.
Euskal Herriko txoko guztietako gazteak bildu ditu asteburu honetan Gasteizen Zartada Gazte Ekimenak. Ostiralean hasi eta iganderarte askotariko tailer, hitzaldi eta hausnarketetan parte hartu dute ehundaka lagunek, baita aisialdiaz gozatu ere. Euskal Herriko gazteria eta gazte mugimenduak «batu, aktibatu eta elkarlanean jartzea» bilatu du ekimenak, «elkarrekin hausnartu, ikasi eta mobilizatzeko». Euskal Herriko gazteen egoeraz eta beharrez ondoio kolektibo ugari aterata, «aurrera begira» daudela azaldu dute antolatzaile eta partaideek.
Ostiralean gazte mugimenduaren egoera, erronka eta aliantzen inguruan pentsatzeko mahai-inguruak egin zituzten, gazte mugimendu, asanblada eta gaztetxeetako kideekin batera; eta kontzertuak izan ziren ondoren Gasteizko Gaztetxean. Aurrekoak baino bizi baldintza eskasagoak dituen belaunaldia diren arren, etorkizuna borrokatu behar dutela argi ondorioztatu dute: «Antolatzea eta borrokatzea da honen aurrean aukera bakarra eta asteburu honetan ere horren apustu garbia egin dugu».
Larunbatean ere eduki ugari lantzeko tartea izan zuten; hizpide izan zituzten hitzaldi eta solasaldietan, besteak beste, krisi ekologikoa, zaintza lanak erdigunean jartzeko beharra, kultura eta sorkuntza emantzipazio prozesuetan, euskalgintzaren aro berria eta komunikabide propioen funtzioa. Hezkuntza ere aldarrikatu zuten «eraldaketarako tresna gisa», ezkuntza ez formalaren papera ere azpimarratuz. Gazteak «antolatzeko, saretzeko, eta errealitatea eraldatzeko» gaztetxeak beharrezko boteregune direla ere ondorioztatu zuten, eta baita jai herrikoiak ere «komunitatea saretzeko eta baloreeb transmisioarako».
Aldarrikapen guzti horiek entzun daitezen, manifestazioa egin zuten Zartadara batu ziren ehundaka gazteek larunbat arratsaldean. Manifestazioa bukatzean, Andra Mari Zuriaren plaza hartu zuten gazteek, bizi duten «egoera latzaren aurrean haserre eta nazkatuta» daudela adierazteko: «emantzipatzeko eta bizi proiektu bat garatzeko ezintasuna, prekarizazio basatia bizitzaren alor ezberdinetan, neska* gazte eta genero zein sexu-genero disidenteen kontrako biolentzia sistematikoa, gazteon kontrako errepresio eta kriminalizazioa… Guzti horrengatik, haserre eta nazkatuta gaude! Gazteok ez gaude prest egoera latz hau jasaten jarraitzeko eta planto egingo diogu!». Pankarta eta kartelak egin zituzten plazan eta hamaika aldarrikapen ikusarazi horrela. Musika eta dantza bidez ere bereganatu zuten espazioa.
Amaitzeko, asanblada nazionala egin zuten igandean, «aurrera begira jarri eta Zartada azken hausnarketa kolektibo batekin amaitzeko».
🎥IGANDEKO LABURPENA
Zartada egitasmoaren asteburuari amaiera emateko, azken asanblada nazionala egin dugu, dena hasi genuen bezala, elkarrekin, ondorio eta erronken anlisia egiteko tartea izan da!💥 pic.twitter.com/Lh7nZsBR6M
— Zartada (@gaztezartada) March 20, 2022
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!