Euskal Herriko gazteek Gasteizen eman diete amaiera prekarietatearen aurkako martxei
Gasteizen egin dute baterajotzea Ernai Gazte Antolakundeak deitutako "Bizitzak Biziarazi" martxei amaiera emateko. Ostegunetik larunbatera bitarte prekarietatearen erantzuleak jopuntuan jarri, borrokak konpartitu eta kolektiboki borrokatzeko deia luzatu dute.
Prekarietatearen aurkako borrokan beste mugarri bat izan dira aipaturiko martxak. Mahainguru, solasaldi, hausnarketa eta ekimenez beteriko egunak izan dira. Ostegunean herriz herri eta auzoz auzo antolaturiko egitarautik, larunbatean Euskal Herriko gazteen baterajotzea izan den egunera bitarte txokoz txoko kaleak astindu dituzte gazteek.
Gasteizen, ostegunean auzoz auzoko egitaraua aurrera eraman ondoren, ostirala kateatze batekin hasi eta beste batekin amaitu zuten. ETTak, higiezinen agentziak, multinazionalak, banketxeak… izan dituzte jopuntu.
Larunbatean berriz, Gasteizen elkartu dira Euskal Herriko ehun gazte inguru. Artium aurreko plazan atondu dute egun osorako gunea. Asanbladak, tailerrak eta ekimenak. Horiexek izan dira lanketa esparruak gaurko egunean. Prekarietatearen aurka borrokatzen duten hainbat eragileren azoka ere muntatu dute, borrokak eta tresnak elkarbanatu asmoz.
Ekimenez beteriko eguna
Artiumek gunea muntatu eta berehala, Gasteizko kaleak astintzeari ekin diote. Ikasleek ikas baldintza duinak aldarrikatu dituzte ikastetxe pribatu baten aurrean.
Ostean, garraio publikoaren aldeko aldarria eraman dute tranbiara, Topatuk jaso duenez. Beranduago, hainbat agentziatan etxebizitza eskubidea aldarrikatu dute.
Garraio publiko duinaren alde sartu dira Gasteizko tranbiara #Biziarazi #EHBizi pic.twitter.com/X7NXEzqasE
— Topatu (@topatu_eus) June 15, 2019
Higiezinen hainbat agentziatan "etxebizitza ez da negozioa", "gazte, emantzipatu" eta "lapurrak" mezuak jarri dituzte gazteek#EHBizi #Biziarazi pic.twitter.com/i4JZsSUytn
— Topatu (@topatu_eus) June 15, 2019
Elikadura burujabetzaren alde eta enplegu prekarioen aurka
Los Herran kaleko Telepizzara sartu dira hainbat gazte eguerdian haiek eramandako bazkariarekin, eta elikadura burujabetzaren aldeko mezua zabaldu dute bertan.
Arratsaldean, Foster’s Hollywood seinalatu dute «gune prekario» gisa definituz jatetxea.
Enplegu prekarietatearen aurkako martxan, erantzuleak markatu ditugu ⚠️
Esplotazioari hortzak erakutsiko dizkiogu eta prekarietateari ateak itxi 🚧#EHBizi#Biziarazi pic.twitter.com/kT8qhMOjsn
— Ernai (@ernaigazte) June 15, 2019
Neska gazteek*, planto
Hirubuaren erdialdean, neska* gazteek izan dute protagonismoa: ‘Gure gorputzak ez daude salgai’ irakur zitekeen pankarta baten inguruan, hamaika gaztek enpresa ezberdinek emakumeen gorputzak erabiltzen dituztela salatu dute. ‘Ez gara zuen maniki izateko jaio’, jartzen zuen kartel batean.
Joko-aretoen aurka
Aurreko ostiralean joko-aretoen aurkako herri-epaiketa burutu ostean, gaurkoan ere apostu-etxeak jarri dituzte jomugan. Oraingoan, Adurtza auzoan dagoen Premium aretoan eserialdia egin dute sarrera denbora luzez oztopatuz.
Ekainaren 23an Gasteizen joko-aretoen aurka egingo den manifestazioa ospatuko da: 19:00etan Sefarad plazatik.
🎲 Adurtzako joko aretoan eserialdia egiten ari dira gazteak "zuen negozioa gure miseria" oihu arteanhttps://t.co/QHFqkdyjsH pic.twitter.com/uo25Hh6Stm
— Hala Bedi (@halabedi) June 15, 2019
Amaiera ekitaldia
Ekitaldi koloretsu batekin eman diote amaiera «Bizitzak biziarazi» ekimenari Artiumeko plazan. Azaldu dutenez, «herriz herri eta auzoz auzo, eragile eta esparru anitzetatik, prekarietatearen aurkako borroka hauspotu eta saretzen jarraituko dugu«.
'Bizitzak #Biziarazi' ekimena bukatuta, herriz herri eta auzoz auzo, eragile eta esparru anitzetatik, prekarietatearen aurkako borroka hauspotu eta saretzen jarraituko dugu.
Aurrera goaz. Bide onetik goaz!
Gora euskal gazteria!#EHBizi ✊ pic.twitter.com/6dCcCkClNb— Ernai (@ernaigazte) June 15, 2019
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!