Euskal Herrian Euskaraz: ezin dugu Hezkuntza Legea onartu
"Euskararen berreskurapen-prozesuaren bidegurutzean, inflexio-puntuan, gauden honetan, beherakadari begira jartzen gaitu, ditugun egiturazko arazoak indartu eta itoginak larriagotzera", adierazi du kolektibo euskaltzaleak.
EAEko hezkuntza legearen aurreproiektua aurkeztu zenetik, hezkuntza-sistemaren inguruko eztabaida bizi-bizi ibili da gurean. Euskal Herrian Euskaraz taldeak elkarretaratzea egin zuen asteartean Gasteizko Legebiltzarrean, besteak beste, lege horrek ez duelako hezkuntza euskalduntzea bermatuko.
Hezkuntza Legea dela eta alderdiek egindakoadierazpen eta zuzenketek «kezka areagotu besterik ez» dutela egin uste du EHEk, eta bizkarra eman zaiela euskalgintzatik egindako aldarriei. Oro har, legearen zehaztapen prozesua «zehazgabea eta anbiguoa» izan dela deritze, eta eredu hori «EAJ eta PSEren artean adostu eta azken unean aurkeztutako zuzenketekin» iritsi dela puntu makurrenera.
«Euskaraz mintzatzeko, irakurtzeko eta idazteko gaitasuna milaka ikasleri ukatu dien eta ukatzen jarraitzen dien hizkuntza-ereduen sistemari segida ematea» dela uste du kolektibo euskaltzaleak lege berria. Gainera, «ez du erantzunik ematen» euskalduntzea lortzeko ezinbestekoak diren beste arloetan (euskal kultur transmisioa, hezkuntza ez arautua eta aisialdia, hizkuntzaren estimulazio goiztiarra…).
Horregatik, alderdi politikoei, aurreikusitako arau honen tramitazio-prozesua eten eta sakoneko aldaketa bat planteatu ezean, lege honi ezezko borobila emateko exijitu diete. Bestalde, euskalgintzari eta hezkuntza eragileei dei egiten diete erantzun «bateratu zabal eta irmoa» ematera.
«Ikasle guztiak euskaldunduko dituen hezkuntza eredua behar dugu. Guztiei euskara ganoraz mintzatu, idatzi eta irakurtzeko eskubidea bermatuko diena eta euskal kulturarekiko ezagutza eta atxikimendua bultzatuko dituena. Horregatik, EHEtik lege honi planto egiten diogu eta gainontzeko eragileei ere horretarako deia luzatzen diegu», borobildu dute hitzartzea.
Gogorarazi dute Euskalgintzaren Kontseiluak akordio zabala ehundu duela euskalgintzako eta hezkuntzako eragile gehienekin zein gehiengo sindikalarekin batera, hiru ardatz nagusiren baitan:
- Euskara ikas- eta irakats-hizkuntza izango duen eredu orokortu inklusiboa.
- Euskal kultura ardatz izango duen euskal curriculuma.
- Hezkuntza ez-arautua osorik euskaraz garatzea.
Argazkiak: EHE
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!