Etxez etxeko laguntzako langileek erakundeen inplikazioa eskatu dute
Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek mobilizazioei ekin diete, GOFEri eta Gasteizko Udalari hitzarmenaren negoziazioetan esku hartzea eskatzeko. Hitzarmena berritu gabe dago 2020ko abendutik, eta lan baldintza prekarioei gasolinaren prezioaren igoera gehitu behar zaie. through Alea.eus
Gaur, Aldundiaren aurrean egindako elkarretaratze batekin, azpikontratatutako Arabako Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuko langileek mobilizazio ziklo berri bati ekin diote, Gizarte Ongizaterako Foru Erakundearen (GOFE) eta Gasteizko Udalaren kudeaketa salatzeko.
«Funtsezko zerbitzu horrek ez du prestigiorik administrazio publikoentzat. Gauzak horrela, uko egiten diote sektoreko lan baldintzak hobetzeari eta gizartearentzat funtsezkoa den zerbitzua enpresa pribatuen esku uzten dute», kritikatu dute CCOO, ELA, LAB eta UGT sindikatuek.
Izan ere, salatu dutenez, sektoreko hitzarmena 2020ko abenduaren 31n amaitu zen, eta ordutik berritu gabe jarraitzen dute, zerbitzua «baldintza prekarioetan» eskaintzen. Hitzarmen berriaren negoziazioa martxan dago, baina 2021eko uztailean negoziazio mahaia eratu zenetik, ez da bilerarik izan administrazioen eta langileen ordezkarien artean. «Hala ere, enpresekin bildu dira», salatu dute sindikatuek.
Bitartean, Gasteizko Udalak zerbitzua lehiaketara atera zuen aurtengo otsailaren 1ean: Zaintzen eta SACYR enpresei esleitu zitzaien, 2024ko urtarrilaren 31ra arte: «Zerbitzuaren prezioa zertxobait hobetu da, baina ez nahikoa, 2018ko lehiaketarekin alderatuta», kritikatu dute. Bere aldetik, GOFEk ere landa eremuko zerbitzua atera du lehiaketara: «Datak eta orduko prezioak ez datoz bat lan bera eginez», salatu dute; beraz, administrazioei eskatu diete argitu dezaten «zer asmo» dituzten Etxez Etxeko Zerbitzuaren kudeaketari dagokionez.
Gasolinaren prezioa
Era berean, landa eremuetako joan-etorriei dagokienez, gasolinaren eta gasolioaren prezioen igoerak negoziazioa «okertu» duela ohartarazi dute: «GOFEk ez ditu aurrekontuak euro bakar bat ere handituko, landa eremuaren egungo kilometrajea handitu bada ere; enpresek ziurtatu dute 2024ra arte ez dutela inolako gehikuntzarik egingo». Gauzak horrela, landa eremuetako langileen galera ekonomikoak handitu egingo direla salatu dute.
Mobilizazio gehiago
«Ez daukagu denborarik egin beharreko lanak egiteko, joan-etorrian gabiltza, zerbitzuen artean denbora galtzen dugu, astean 51,5 ordu ditugu erabilgarri, arreta eskaintzeko denborarik ez, tarterik ez familiei laguntzeko, arreta pertsonaleko ordutegiaren barruan lagundu behar diegu kontsultetara edo tratamenduetara», salatu dute.
Horren guztiaren aurrean, hurrengo mobilizazioa uztailaren 20rako iragarri dute: kontzentrazio bat egingo dute Gasteizko Probintzia Plazan, 12:00etan.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!