Ernaiko kide batek Gasteizko Epaitegian deklaratuko du ostiralean, maiatzaren 7ko mobilizazioen harira
Pasa den maiatzaren 7an Hego Euskal Herriko hiriburuetan manifestazioak egin zituzten Ernaiko kideek, "gazteek bizi duten larrialdi egoera salatzeko eta eraldaketa sozialaren eta burujabetza aldarrikatzeko". Guztira 8 atxilotu izan ziren eta hamarnaka zauritu.
Maiatzaren 7an, «Larrialdi egoeran gaude. Eraldaketa soziala eta burujabetza» lelopean manifestazioak deitu zituen Ernai gazte antolakundeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Dozenaka lagun bildu ziren Gasteizen. Manifestazio amaieran, Legebiltzarrean, gogor oldartu zen Ertzaintza manifestarien aurka. Hainbat izan zirenkolpatuak, eta gazte bat atxilo eraman zuten. Ospitalean artatu behar izan zuten.
Bilbon eta Gasteizen izandako Ertzaintzaren oldarraldiaren ondorioz, guztira 8 gazte izan dira auziperatuak. Horietatik 7k jada deklaratu zuten Bilboko epaitegietan pasa den ekainaren 24an. Oraingoan, azken kideak Gasteizko Epaitegian deklaratu beharko du, hilaren 24an.
Elkarretaratzea
Prozedura salatzeko, eta «gazteon etorkizun ezaren aurrean oraina eta etorkizun duinak eraikitzen» jarraituko dutela aldarrikatzeko, elkarretaratzea deitu du Ernaik ostiralean, irailak 24, 10:00etan Gasteizko Epaitegien aurrean.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!