Ensaiatzeko lokalak jarriko ditu martxan Errekaleorrek
Errekaleor auzoan sortzen ari diren proiektuek ez dute etenik. Horren adibide, martxan jarriko dituzten ensaio lokalak. Errekaleortarrek Hala Bediri azaldu diotenez, erabilera kolektiboa bultzatu nahi dute lokal hauekin, musika talde ezberdinek izanez aukera bertan ensaiatzeko edo proiektuak garatzeko.
Orain dela urtebete pasatxo hasi zen proiektua, eta nahi baino beranduago jarriko dute martxan lokala. Izan ere, 2017ko maiatazaren 18ko argi mozketan hau martxan jartzea atzeratu du. Gainera, apenas aurrekaririk gabeko ensaio lokala izango da: energia berriztagarriarekin hornituko dute.
Erabilera komunala izango da eta erabiltzaileen asanbladak kudeatuko du egunerokotasuna. «Kultura desmerkantilizatu nahi dugu, jendeari doan ensaiatzeko aukera emanez», adierazi dute.
rkko-musika-lokala@riseup.net helbidera idatzi beharko dute hau erabili nahi dutenek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!