«Emakume langilea borrokan» lelopean egitaraua antolatu du JARDUN koordinadorak, otsaileko azken asterako
Emakume langileen egungo eta iraganeko borroka esperientzietatik ikastea helburu, JARDUN koordinadorak hainbat ekimen antolatu ditu otsailak 24 eta 26rako.
Otsailaren 24an emango diete hasiera JARDUN koordinadorak antolatutako «Emakume langilea borrokan» jardunaldiei, Gasteizko gaztetxean. Mahai-inguruan, emakume langileei esleitzen zaizkien lan erreproduktiboetaz arituko dira, bai eta horien pribatizazioaz ere. Gainera, zaintzaren sektore pribatuko borroka ere izango dute hizpide, eta horretan emakumeek izandako papera. Horretarako, Arabako egoitza pribatuetako eta APDEMA elkarteko langileek haien esperientziak kontatuko dituzte.
APDEMAko langileek gaur egun elkarte horretako kideak aurrera eramaten ari diren borrokaren zergatia eta antolakuntza moduen nondik norakoak azalduko dituzte. Egoitza pribatuetako langileek berriz, sektore honek azken urteetan aurrera eramandako greben inguruko irakurketa egingo dute, eta emakume langileak zaintza lan profesionalizatuan pairatzen duen zapalkuntza aditzera emango dute.
Antolatzaileen arabera, egungo testuinguruan, bereziki garrantzitsua da gai horri heltzea: «Langile klasea birproduzitzeko lanen artean topatzen ditugu zaintza-jarduerak, eta hauetan, aipagarria da azken hamarkadetan kapitalismoak bertan egindako negozioa: gizarte-zerbitzuen pribatizazioa burutu du, ahalik eta baliabide gutxien inbertituz horretan. Alor honetan, ezgaitasun egoeran edo zahartzaroan dauden pertsonen zaintza adibide argia dugu. Azken finean, hauek ez dute gaitasunik soldatapeko lana egiteko, eta jarduera produktiboak burutu ezin dituztenez, gizartetik alboratuak izaten dira».
Bigarren zita otsailaren 26an izango da, eguerdiko 12:00tan: Martxoaren 3aren borrokan emakumearen papera zein izan zen ezagutarazteko bisita gidatua. Bisita Martxoak 3 plazan kokatuta dagoen monolitotik hasiko da eta Zaramagako kaleetan barrena ibiliko. «Hamaika dira grebetan parte hartu zuten emakumeak, bai eta poliziaren edo patronalaren errepresioa pairatu zutenak. Gauzak horrela, larunbat honetan martxoaren 3aren greba eta gertakariak aztertu ditugu, emakume langileek bertan izandako parte hartzea ulertzeko», azaldu dute antolatzaileek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!