Eguzki plakekin hasi dira Errakaleorren, argi mozketari aurre eginez
Errekaleor auzoan hasi dira jada argi mozketari aurre egiten. Eguzki energia jasotzen duten bi plaka jarri dituzte auzoan eta horren etekinak jaso dituzte dagoeneko.
Maiatzaren 18an Iberdrolako langileek auzo osoa argi gabe utzi zutenetik, Errekaleor Bizirik proiektuko kideak egoerari buelta emateko lanean ibili dira, eta energia berriztagarrien bidez elikatzeko lehen pausoa eman dute. Hasiera xumea bada ere, eguzki energia jasotzen duten bi plaka ipini dituzte auzoan, eta horren etekinak jasotzen hasi dira, gutxinaka – gutxinaka. Liburutegia, besteak beste, martxan dago berriz ere.
Hau izan da lehen pausoa Errekaleor Bizirik proiektuaren hurrengo erronka handian. Auzoa energia berriztagarriz hornituko dutela iragarri dute, Euskal Herriko irla energetikoki burujabe handiena izateko. Ekimen hau burutzeko Euskal Herri osoaren eta nazioarteko eragile eta pertsonen babesa eta laguntza beharko dute: finantzaketa kolektibo kanpaina baten bidez eraikiko dute eta energia sistema berria. Hurrengo egun eta asteetan emango dute honen berri.
Ekainaren 3an Gasteizen manifestazio nazionala deitu du Errekaleor Bizirik mugimenduak, «Guk Argi Daukagu, Herria Bizirik!» lelopean. Errekaleor herriarena dela aldarrikatuta, herri mugimenduaren aldarri ezberdinak Gasteizera ekartzeko deia egin dute, 17:30etan Andra Mari Zuriaren Plazatik abiatuko den manifestazioan.
Erlazionatutako artikuluak:
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!