Eguraldia ez zen oztopo izan Gasteizko bost auzipetuei elkartasuna adierazteko
5ak Gasteizen dinamikaren baitan egitekoa zen Txapuzoi Eguna bertan behera gelditu zen, baina bizikleta-martxa eta argazki masiboa egin zituzten hiriburuan.
Irailean hasiko da Herrira plataformaren, Etxeraten eta euskal presoen abokatu, mediku eta psikologoen aurkako epaiketa, 11/13 sumarioa deritzona. Testuinguru honetan, auzipetuei babesa adierazteko ekimen sorta egiten ari dira hilabeteeotan Gasteizen eta Arabako beste puntu batzuetan 5ak Gasteizen dinamikaren baitan.
Auzipetutako 47 lagunetarik bost Arabako bizilagunak dira: Ane Zelaia, Nagore Lopez de Luzuriaga, Gorka Gonzalez, Egoitz Lopez de la Calle eta Izaskun Abaigar. 14 urte eta erdiko espetxe zigorra eskatzen dute Zelaia eta Gonzalezentzat, 11 Abaigar eta Lopez de Luzuriagarentzat, eta 12 Lopez de la Callerentzat.
Aurreko larunbatean Txapuzoi Eguna zen egitekoa, baina eguraldi txarra tarteko, hau bertan behera geratu zen azken orduan. Horren ordez, bizikleta-martxa bat egin zuten Gasteizko erdialdean, 50 lagun inguru bilduz martxan eta beste hainbat elkartasun argazkian.
Datorren hitzorduei begira, abuztuaren 5ean, Gasteizko jaietako elkartasun egunean, Elkartasuna elkartasunari. Berriz ere egingo genuke! izeneko ekitaldia egongo da Txosnaguneko eszenatoki nagusian 21:30ean. Eta, amaitzeko, irailean zita garrantzitsuak egongo dira epiaketaren atarian: irailaren 2tik 7ra elkartasun astea mahainguruekin, emanaldi kulturalekin eta bestelakoekin, irailaren 7an mobilizazio nagusia eta irailaren 14an Bilbora joateko deia.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!