Diru bilketa kanpaina abiatu du GEU Elkarteak, «Gasteizen euskarak aurrera jarrai dezan»
Covid-19ak sortutako egoerak GEU Eelkartearen hainbat ekintza eta diru iturri bertan behera utzi ditu, tartean, Gasteizko jaietan kudeatutako txosna. Hutsune horri aurre egiteko eta urtean zehar euskara sustatzeko ekimenak finantzatu ahal izateko "crowdfunding" kanpaina abiatu dute.
Gasteizen Euskara sustatzea de GEU Elkartearen helburu nagusia, Covid-19ak sortutako egoerak, ordea, 2020rako programatutako hainbat ekintza kolokan utzi ditu. Bertan behera utzitako ekimen horietako bat GEU Elkarteak Gasteizko jaietan Aihotz plazan kudeatutako txosna izan da, urtean zehar antolatutako ekintza askoren diru iturri nagusia.
Elkarteak Gasteizko jaietan Aihotz Plazan antolatutako «Euskal Gunea» espazioaren parte da txosna hori. Espazioak milaka pertsona eta 200 bolondres baino gehiago biltzen ditu urtero.
Diru sarrera horren faltak euskara sustatzeko ekintza ugari «kinka larrian» jarri dituela azaldu dute GEU Elkarteko kideek eta horri aurre egiteko «crowdfunding» kanpaina abiatu dute. Gaurdanik hasita, abuztuaren 5era arte luzatuko da diru bilketa kanpaina. Ekarpenak internet bidez egin ahalko dira itsulapikoa.eus atarian.
Euskara sustatzea helburu
Ugariak dira GEU Elkarteak euskara sustatzeko Gasteizen burututako ekimenak, diru bilketarekin ekintza hauen jarraipena bermatu nahi dute. Hitzaldiak, ikus-entzunezkoak, mendi txangoak edota formazio saioak antolatzen ditu elkarteak besteak beste. Gainera 700 mintzalagunetik gora elkartzen ditu astero euskaraz hitz egiteko, 12-13 urte bitarteko gaztetxoei zuzendutako udaleku itxietak antolatzen dituzte eta «Kantari» umeentzako festibaletik 1500 ume baino gehiago igaro dira orain arte.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!