«Dinamika desobedienteak herria astintzeko, egoera ikustarazteko balio du»
Hiru hilabete ezkutuan eman ondoren, larunbatean agertu ziren jendaurrean Goizane Pinedo eta Unai Ruiz Pou gazteak, ezkutatzera eraman zituzten helburuak lortutzat emanda. Epaiketa politikoak salatzeko eta beren egoera ikusarazteko ezkutatu ziren bi gazteak urrian, eta ordutik bilatze eta atxilotze agindupean egon dira. Larunbatean, Gasteizko Bake kaleko etxebizitza bateko balkoian kateatuta agertu ziren, eta bertan atxilotu zituen Ertzaintzak. Etxebizitzaren azpian zeuden ehunka lagunen gertuko babesa eta berotasuna jaso zuten bi gazteek atxilotzeko unean.
Atxilotu aurretik Goizanek eta Unaiek Hala Bedi Irratiko kideekin izandako elkarrizketan dinamika desobedientearen garrantzia azpimarratu dute. Onartu dute 100 egun etxetik kanpo egotea «gogorra» izan dela, baina euren etxeetako ateak ireki dizkietenek «ikaragarri indartu» dituztela. Larunbateko giza katerako deia ere egin dute: «Inflexio puntu garrantzitsua da larunbateko giza katea. Indar erakustaldia, guretzat oso garrantzitsua da giza kate hau».
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!