Mobilizazioak egin dituzte Ikamak deituta, «hezkuntza sistema errotik aldatzeko»

«Sistemak eta egitura instituzionalak dituen mugak kontuan hartuta», aukera berri bat ireki nahi du Ikamak Hego Euskal Herrian hezkuntza eredua iraultzeko. Orain «inoiz baino gehiago», ikastetxez ikastetxe eta herriz herri antolatzen eta borrokatzen jarraituko dutela berretsi dute Gasteizen egindako mobilizazioan.

Hezkuntza Akordio berriaren aurka agertu da Euskal Eskola Publikoaz Harro Topagunea

Elkarretaratzea egin zuten atzo, martxoak 28, Gasteizko Legebiltzararen aurrean. Salatu dutenez, Hezkuntza Akordioa alderdi politikoen artean adostu da, baina Akordio sozialik egin gabe Hezkuntza eragileekin, bereziki Eskola Publikoko komunitatearekin, hau da, sindikatu, familia eta irakasleekin.

Manifestazioa deitu dute Ikasle Abertzaleek, greba eguneko errepresioa salatu eta atxilotuen absoluzioa eskatzeko

Joan den osteguneko ikasle greban Elurretako fakultatean polizia bortxaz sartu, ikasle asko identifikatu eta 34 atxilotu zituen egunean zehar. Atxilotuen erabateko absoluzioa eskatzeko, eta poliziaren jazarpena eta EHUren jokabide autoritarioa salatzeko, mobilizazioa deitu du IAk.

Ostegunean hasiko da 22. Korrika Amurrion

Datorren ostegunean, martxoaren 31n, Amurrion hitzordu garrantzitsua du Euskal Herriko jendarteak; izan ere, 22. KORRIKA bertatik abiatuko da arratsaldeko 16:30etan. Goizean goizetik giro ezin hobea izango da Amurrion, hainbat ekimen antolatuta baitaude.

Bizitzaren garestitzearen aurkako manifestazioa deitu dute larunbaterako

Kontseilu Sozialista Gasteiz-ek mobilizazioa deitu du martxoaren 19rako «Bizitzaren garestitzea gelditu!» lelopean. Argindarraren, gasaren, elikagaien edota gasolinaren prezioen gorakada salatuko dituzte.

Ane Arruti (Keia): «Kantuak fintzerakoan libre ibili gara, taldekide bakoitzak bere ekarpena eginez eta hasierako kantuak aberastuz»

Keia laukoteak estreineko diskoa kaleratu du, «Erregaia» eta dagoeneko zuzenean aurkezten ari dira

TIRA elikadura eta etxebizitza egituren aldeko jaialdia egingo dute martxoaren 19an

Auzoan Bizi eta Herrizoma Elikadura Sareak antolatu dute jaialdia elkarlanean, herri egiturak indartzea helburu. Larunbat honetan izango da Gasteizko Alde Zaharrean: herri bazkaria, jolasak eta Pelax eta Bidelapurrak taldeen kontzertuak izango dira, besteak beste.

Ertzaintzak Juani etxe okupatuko lehen solairuko bizilagunak etxegabetu ditu, Fincas Armentiaren aginduz

Otsailaren 28rako zegoen iragarrita Juan II. kaleko «Juani» etxe okupatuaren lehen solairuaren desalojoa. Egun horretan ez ziren hustera etorri, eta gaurko igorri zuten bigarren agindua. Gaur goizeko lehen ordutik bertaratu dira polizia eta sarrailagileak, eta dagoeneko hustu eta tapiatu dute etxea.

Aurkeztu dute Zartada Gazte Ekimenaren egitaraua, «gazte ikuspegitik erantzun bateratu bat» emateko

Martxoaren 18, 19 eta 20an izango da Gasteizen, eta Euskal Herriko gazte mugimenduen topagune izatea du helburu. Askotariko hitzaldi eta mahai-inguruak antolatu dituzte, baita mobilizazio eta kontzertuak ere.

Altan Bernedoko langileek lortu dute hitzarmen kolektiboa, 100 egun baino gehiagoko grebaren ostean

Altan Bernedo enpresa farmazeutikoko langileek lan erreformaren aurka blindatutako hitzarmena sinatu dute, KPIari lotutako soldata igoerak bermatzen dituena. Lan hitzarmen propioa izango dute beraz, ez enpresak inposatu nahi zuen Kimikako Estatuko araudia. Azaroan hasitako greba bertan behera utzi dute.

Enpresa pribatu batek Legution eraiki nahi duen zentral eolikoaren aurka azaldu da Udala

Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio energia berriztagarriaren hedapen ordenatua planifikatzeko, beti ere kontrol publikoa bermatuz eta ingurune naturala errespetatuz.

Espazio propio bat lortu dute IAk, UIBk eta GUETek Gasteizko campusean

Asteartean Magisteritzako Fakultateko 1. mintegia okupatu zuten. Elkarretaratzeak eta eserialdiak egin ostean, EHUrekin negoziatzea eta espazioaren erabilera bermatzea lortu dute.

«Emakume langilea borrokan» lelopean egitaraua antolatu du JARDUN koordinadorak, otsaileko azken asterako

Emakume langileen egungo eta iraganeko borroka esperientzietatik ikastea helburu, JARDUN koordinadorak hainbat ekimen antolatu ditu otsailak 24 eta 26rako.

Trabajadores del hospital Santiago llaman a manifestarse el jueves contra el cierre de urgencias

El comité de empresa ha denunciado la hoja de ruta de Osakidetza y de OSI Araba de llevar a cabo recortes en la calidad asistencial con el fin de alimentar la sanidad privada.

Archives by Month:

Archives by Subject: